Edukin nagusira joan

Menu nagusira joan

Argia astekaria webgunearen hasiera

Sareko Argia-ren logotipoa
Azken Eguneraketa:
2008-09-04 17:20:17
Argiako harpidetzari buruzko informazioa
harpidedunen guneko logoa
bilaketa

Nabigazio menua

laguntzaileak
Aire aire Eusko Jaurlaritza

2005-05-08 -- 1991.zenb

Oiartzun: Meatze gorrizko bidean

Ainhoa Oiartzabal


Arditurriko bide gorriak, Oiartzungo hainbat auzo zeharkatzen ditu eta herriko plazatik 5 minutura dago. Bertara iristeko, N-1 errepidea hartuko dugu Donostia edo Irunetik inguratzen bagara. Astigarragatik bagatoz berriz, GI-2132 errepidea hartuko dugu. Azken aukera, A-8 autopista hartzea da, zuzenean eramango gaituena. Bestalde, trena edo autobusez ere irits daiteke Oiartzunera. Ibilbidea nahi dugun lekuan hasi genezake. Bide gorria Pasaiaraino luzatzen da, baina ez dago erabat lotua, nahiz martxan dagoen proiektua. Guk oraingoan, Ugaldetxo auzotik hasiko dugu, ekainean egingo den lore feriaren sarrera izango denetik.

Ibilbidea Oiartzun ibaiaren aldamenetik doa. Kokapen hori aukeratuta, orain 2.000 urte erromatarren garaietatik ustiatu diren Arditurriko meategietara, trenak egiten zuen bide historikoa ezagutarazi nahi izan da. Trenaren ibilbidea 1901ean eratu zen eta 60ko hamarkadaren erdi aldera arte egon zen indarrean. 80ko hamarkadan, udalak lur horiek erosi zituen eta Ugaldetxo, Iturriotz, Altzibar eta Ergoiengo auzoak bateratzen dituen pasealekua egin zuen. Paisaiarekin nahastuta, garai batean garrantzi handia izan zuten errota, dorretxe eta burdinola ugari ikus daitezke. Has gaitezen bada ibilbidearekin.

Auzoz auzo, Arditurrira

Lehen pausoak eman bezain pronto, bide gorriaren alboetara baratzeak ikusiko ditugu, oiartzuarrek lurrari dioten atxikipenaren adierazle. Berehala, Iturraldeko tunela zeharkatu beharko dugu. Argiztatua dago eta oso berezia da. Aurrerago, Bide gorriaren bukaeran, topatuko ditugu tunel gehiago. Dagoeneko, Iturriotz auzora iristean, bidegurutze batekin topo egingo dugu. Ezkerreko bideak zuzenean herriko plazara eramango gaitu nahi izanez gero. Gu aurrera, Altzibar auzorantz goaz. Tarte honetan, iturria eta komunak ditugu, beharra izanez gero. Hurrengo bidegurutzean, jarraitu bide gorria aurrerantz. Eskuinera, zubia pasatuz Altzibar auzoa dago. Hemendik aurrera hormigoizko bidea harri txintxarrez osatutakoak ordezkatuko du. Aurrera jarraituz, halako batean, errepideak zeharkatuko du gure bidea. Kontu handiz gurutzatu zebra bidetik. Pixkanaka mendi alderantz goaz. Ergoien auzoa geldialdia egiteko aitzakia ederra da. Bertan bi museo daude, Herri Musikaren Txokoa eta Luberri Oiartzungo ikasgune geologikoa. Jatetxe ugari, pilotalekua eta atseden hartzeko lekuak ere baditugu bertan. Konturatzerako, tunelekin topo egingo dugu eta laster batean, Arditurriko meatzetan izango gara. Paisaiaz gozatuaz, pixkanaka itzulerako bidea hartuko dugu.

Erantzunak

Erantzunik ez dago.

Izartxoaz (*) markaturiko datuak derrigorrez bete beharrekoak dira.

Albiste honi erantzun

Albiste honi erantzun

© Sareko Argia

Helbidea:
Industrialdea, 15 · 20160 Lasarte-Oria (Gipuzkoa)
· Tlf:
943 371 545
/ Faxa:
943 373 403
Lege Oharra RSS sindikazioa

Edukin nagusira joan

Menu nagusira joan