Astekaria

 Bero-beroan 

Zer da: Deslokalizazioa

Daniel Udalaitz

Daniel Udalaitz


1990. alea
2005-05-01
alde 0    kontra 0

Azkenaldian deslokalizazioa terminoa purian dago Europako informazio ekonomiko eta sozialetan, eta Euskal Herrikoetan bereziki. Baina zer da deslokalizazioa? Hain termino berria izanda, hiztegi tradizionaletan ez dator, jakina. Alabaina, ekonomiaren bilakaeraren eguneroko errealitateak irakatsi digu edukia deskubritzen. Deslokalizazioa diogunean, herrialde bateko enpresa bat ûinstalazioak eta produkzioaû lekuz aldatu dela esan genezake. Kasu horretan, enpresen deslokalizazioa izango dugu. Baina, orobat, produkzioak ere deslokalizatzen dira: hala gertatzen da enpresa batek bere instalazioak herrialde batean mantentzen dituenean, baina produkzioa beste batera eramaten duenean. Enpresen zein produkzioen deslokalizazioen jatorrian, normalean, beste herrialde batzuetako baldintza "hobeak" daude: kostu laboral apalagoak eta produktibitate handiagoa. Gaur egun, Europako ekialdeko herrialdeak eta Asiako batzuk dira deslokalizazioen onuradunak. Bakarrak ez badira ere, enpresa multinazionalak dira, eskuarki, deslokalizatzaile handienak, zein alderik alde ibiltzen baitira. Euskal Herrian bertan, Iparraldean nahiz Hegoaldean, gertatu dira dagoeneko multinazionalen deslokalizazioak, eta beste batzuk baliatu dute mehatxu gisa, langileek lansari apalagoa eta lan-denbora luzeagoa "irents" dezaten.

Lagun bati bidali

Izartxoaz (*) markaturiko datuak derrigorrez bete beharrekoak dira.
 
Zure izena* Zure Eposta*
 
Lagunaren izena* Lagunaren Eposta*
 
 

Iruzkina idatzi

Izartxoaz (*) markaturiko datuak derrigorrez bete beharrekoak dira.
 
Izena* Eposta*
 
Beste norbaitek segidan idazten badu, abisua jaso nahi dut
 

Idatzi segurtasun kodea:
  • 1# | Jonh | 2011-01-08 11:42:17

    Oso ondo dago.

azala  
azala1989
 
azala1988

1990 zenbakia.
2005ko maiatzaren 01a


   

Babeslea

Irizarren webgunera joan
Argia.com

© 2008-2011 Argia.com - Komunikazio Biziagoa

Industrialdea, 15 · 20160 Lasarte-Oria (Gipuzkoa)
Tlf: 943 371 545 - 943 373 403

Laguntzaileak
Eusko JaurlaritzaGipuzkoako Foru Aldundia