Astekaria

 Hiruko Txikian 

Debateak

Joxemari Ostolaza

Joxemari Ostolaza


1990. alea
2005-05-01
alde 0    kontra 0

Eskatzen dizkiegu telebistei, eta egia zor, kozkorretaraino jarri naute azkenaldi honetan. Erroma, EAE, Europa. Razinger Seta, Izarretxe, Ziriatx. Hor ibili zaizkigu batetik bestera, bakoitza berean, besteari entzungor, zu bekatari batean, inork jada ezagutzen diogun errepertorioa aldatu gabe, dialektikari kainonazoka. Eremu bakoitzean, ezker eskuin kontrajarrietan ohiko orojakileez gain, hedabide industriako entrepresen morroi horiez gain, adituren bat tarteko azukrea uretan nola. Elkarrekiko haserre plantak alde batera, inork ez du inor konbentzitzen, inork ez gaitu bere errotara eramaten, bainan niri dagokidanez, eskaintzen didaten espektakuloa da maite dudana. Erromako demokrazia ezak bide egiten du eta Batasuna mundutik at uzteaz gain mitinetan egurtzea eskatzen duena, kapaz da Vatikanoari ez dakit zer sistema partehartzailea era dezan eskatzeko. Hau, eremu horretan progrea dugu. Eta Batasuna egurtzea agindu duena, kapaz da Alderdien Legea ken dezaten eskatzeko. Biek, aurpegiko kolorea mudatu gabe. Bata, kapaz da COPEn aritzeko, bestea egurtutakoez tratuan hasteko. Prezioa dute doktrina, pentsamendua. Eta jarrai dezala espektakuloak jakineko errepertorioan, honek ez du garrantzirik-eta.

Lagun bati bidali

Izartxoaz (*) markaturiko datuak derrigorrez bete beharrekoak dira.
 
Zure izena* Zure Eposta*
 
Lagunaren izena* Lagunaren Eposta*
 
 

Iruzkina idatzi

Izartxoaz (*) markaturiko datuak derrigorrez bete beharrekoak dira.
 
Izena* Eposta*
 
Beste norbaitek segidan idazten badu, abisua jaso nahi dut
 

Idatzi segurtasun kodea:
azala  
azala1989
 
azala1988

1990 zenbakia.
2005ko maiatzaren 01a


   

Babeslea

Irizarren webgunera joan
Argia.com

© 2008-2011 Argia.com - Komunikazio Biziagoa

Industrialdea, 15 · 20160 Lasarte-Oria (Gipuzkoa)
Tlf: 943 371 545 - 943 373 403

Laguntzaileak
Eusko JaurlaritzaGipuzkoako Foru Aldundia