Astekaria

 Kultura 

Xabier Gantzarain: ĢEpelde eta bere garaiko trikitilariak bai zirela punkiak!ģ

Irudia

Pilar Iparragirre


1989. alea
2005-04-24
alde 0    kontra 1

Asko ezagutzen duzu trikitixaren mundua?

Joxe Mari Soraluze Balentziaga Epelderen gaineko liburua egiteko enkargua izan aurretik ez nuen mundu hori asko ezagutzen. Beharbada horrexegatik onartu nuen enkargua. Iruditzen zitzaidan neure herrian bertan hainbeste trikitilari eta halako mugimendua egonda, pena zela ez ezagutzea.

Oro har gazteek baztertua al daukate trikitia?

Uste dut gure belunaldikooi beste bide batzuetatik iritsi zaigula... Nire adin ingurukook gehiago hazi gara Hertzainak, Itoitz, Ruper Ordorika edo horrelakoekin. Baina azkenean trikitixarekin hasten da Hertzainaken kantu bat behintzat, eta Itoitzeko Juan Carlos Perezek ere kantu batean Egaņazpi eta Sakabi aitatzen ditu. Bada, bide horretan topatu dut nik Epelde ere, bere garaiarekin batera.

Eta zer ekarri dizu haren gaineko zure lan honek?

Epelde 1914an jaio zen, I. Mundu Gerra hasi zenean, eta orduko gizartea nolakoa zen ikusi dut pixka bat liburu hau egitean. Mende hasierako Azkoitia horretan gizarte itxi bat dago, Elizak ikaragarrizko boterea dauka, dena menperatzen du ematen dituen arauekin eta egiten dituen sermoi zitalekin. Eta alde horretatik sorpresa polita izan da niretzat ohartzea nola Epelde eta bere garaiko trikitilariak, gero egon diren mugimendu musikalekin parekatzen baditugu, beharbada beraiek direla ausartenak. Hauek bai zirela benetako punkiak! Ez zieten uzten jotzen, baina beti aurkitzen zuten nahi zutena egiteko modua.

Lagun bati bidali

Izartxoaz (*) markaturiko datuak derrigorrez bete beharrekoak dira.
 
Zure izena* Zure Eposta*
 
Lagunaren izena* Lagunaren Eposta*
 
 

Iruzkina idatzi

Izartxoaz (*) markaturiko datuak derrigorrez bete beharrekoak dira.
 
Izena* Eposta*
 
Beste norbaitek segidan idazten badu, abisua jaso nahi dut
 

Idatzi segurtasun kodea:
azala  
azala1988
 
azala1987

1989 zenbakia.
2005ko apirilaren 24a


   

Babeslea

Irizarren webgunera joan
Argia.com

Š 2008-2011 Argia.com - Komunikazio Biziagoa

Industrialdea, 15 ˇ 20160 Lasarte-Oria (Gipuzkoa)
Tlf: 943 371 545 - 943 373 403

Laguntzaileak
Eusko JaurlaritzaGipuzkoako Foru Aldundia