Astekaria

 Ezpalak 

Izenak

Irudia

Katixa Garate


1989. alea
2005-04-24
alde 0    kontra 0

Asier Otamendik irabazi du Arabako Bertsolari Txapelketa. Zortzigarren txapela du Otamendik, Prudentzio Deuna Sariko hiru txapel eta Arabako Txapelketako bost ditu guztira. Otamendi eta Txapelketan bigarren geratutako Oihane Perea sailkatu dira udazkenean jokatuko den Bertsolari Txapelketa Nagusirako.

Juanjo Olasagarrek eta Felipe Juaristik Espainiako Kritikaren Sariak eskuratu dituzte, euskarazkoen alorrean. Olasagarreren Ezinezko maletak nobela eta Juaristiren Begi ikarak poema liburua saritu ditu epaimahaiak.

Zea Mays taldeak laugarren diskoa plazaratu du: Sortuz, grabitatearen aurka (Oihuka). Laukoteak Doctor Deseoko Francis eta PiLTko Rafa Rueda izan ditu kolaboratzaile, besteak beste.

Gerediaga kultur elkarteak berrogei urte bete ditu. Askotariko ekitaldiak antolatzen ditu elkarteak Durangaldean urtean zehar, baina sona handiena Durangoko Liburu eta Disko Azokak du.

Zura taldeak Lauaxeta eta Lorcaren poemak musikatu ditu eta egindako lana Ilargi Handi Zauri Zarae (Metak) disko-liburuan plazaratu du, Nikolas Lekuonaren margoek lagunduta. Interruptus antzerki taldearekin batera, izen bereko ikuskizuna eskaintzen ari dira Zurakoak.

Goizalde Landabasok (Bilbo, 1970) poema liburua argitaratu du estrainekoz Elea argitaletxearekin: Jat. Amodioa, desamodioa eta pertsonek uzten duten hutsunea ditu hizpide Landabasok azken bost urteetan idatzitako olerkietan.

Lagun bati bidali

Izartxoaz (*) markaturiko datuak derrigorrez bete beharrekoak dira.
 
Zure izena* Zure Eposta*
 
Lagunaren izena* Lagunaren Eposta*
 
 

Iruzkina idatzi

Izartxoaz (*) markaturiko datuak derrigorrez bete beharrekoak dira.
 
Izena* Eposta*
 
Beste norbaitek segidan idazten badu, abisua jaso nahi dut
 

Idatzi segurtasun kodea:
azala  
azala1988
 
azala1987

1989 zenbakia.
2005ko apirilaren 24a


   

Babeslea

Irizarren webgunera joan
Argia.com

© 2008-2011 Argia.com - Komunikazio Biziagoa

Industrialdea, 15 · 20160 Lasarte-Oria (Gipuzkoa)
Tlf: 943 371 545 - 943 373 403

Laguntzaileak
Eusko JaurlaritzaGipuzkoako Foru Aldundia