Edukin nagusira joan

Menu nagusira joan

Argia astekaria webgunearen hasiera

Sareko Argia-ren logotipoa
Azken Eguneraketa:
2008-07-09 10:46:15
Argiako harpidetzari buruzko informazioa
harpidedunen guneko logoa
bilaketa

Nabigazio menua

laguntzaileak
Aire aire Eusko Jaurlaritza
  • Hasiera >
  • Erreportaje / Elkarrizketak

2005-04-24 -- 1989.zenb

Miel Anjel Elustondo

Euskaldunaren anekdotak du izena argitaratu duzun liburuak. CD-ROMa ere osatu duzu, Ińaki Gaminde eta Udane Goikoetxearen laguntzaz. Anekdotak direla azpimarratu nahi izan duzu, ez direla ipuin...
Hori da. Liburuan kontatzen dena gertatua da, ez da asmatua. Idazlearen tentazioa ere bada, esaldia gehitzekoa, alegia. Esaldia gehitu bai, baina, hala eta guztiz ere, gertatua gehitu gabe. Kontalariari hitza hartu eta gaurkora ekarri dut nik. Hor badago norberaren eskua, jakina, baina normala da hori.

Idatzian datoz orain, liburuan, baina irratiz eman dituzu zuk lehenengo...
Bai, entzuleak entzun eta lehenengoan ulertzeko moduan. Irratian ez dago atzera joaterik, "ea ondo ulertu dudan...", ez, zuzenean jaso behar da mezua. Horretarako, errepikapena egongo da inoiz, idatzian behar ez dena. Ahozkotik belarrirako emanak dira anekdota hauek, nahiz eta liburuan idatziz agertu behar duten.

Egoki diozu liburuaren sarreran bertan: "Idatziz ahozkoari tolestu gatzaizkio"... Bestalde, anekdotak noizkoak diren aditzera eman nahian, diozu: "Gure aurreko euskaldunen berbak eta ekintzak, orduko gurdien irrintziak, amamaren moinoak edo mahaietako gose urteak ia desagertu direnean" gertatuak direla pasadizook. Garai bateko kontuak, beraz...
Batzuk bai, lehengoak dira, nik ezagutu ez ditudanak. Gerra nik ez dut ezagutu, adibidez. Gerrako kontuak direnean, Jon Lopategirenak sartu ditut, edo neure aitak kontatuak... Ezagutu ez dugun garaia da. Bada beste garai bat zaharragoa, karlismoraino doana. Frantziako gerrakoak kontatzen direnean, berriz, askoz atzerago goaz denboran. Hizkuntza ere askotan ordukoa da. Hor dauden esaldi batzuk orain dela ehun eta berrogeita hamar urtekoak dira. Ordutik datoz. Gertaerak hizkuntza bat dakar eta, horrekin batera, kultura bat. Bilboko Gran Via-n behia hartuta ibiltzea, adibidez, guri harrigarri egiten zaigu baina ez da urterik hori izan dela. Lastimagarria da mundu hori -gertatua, hizkuntza, kultura-, galtzea. Guk aita Zavalak idatziz egin duena, hain ondo egin duena, eta Ińaki Gamindek era digitalizatuan, egin behar dugu: jaso, bitartekoak ere baditugu eta. Horretan saiatu naiz ni, mundu hori kontatzen, umore ukitu batekin betiere.

Tartean sartu dituzu urruneko kontuak: AEBetako euskaldunen anekdotak, atzerrian ibilitako puntistenak eta abar.
Nekazari-giro hori ez beste ere nahi nuen. Globalizatuak garela esaten dugunez, Euskal Herriko bi munduak kontatzen ahalegindu naiz. Bestela, ematen du beti tribuan geratzen garela. Arlotekeria ere ez dut nahi izan eta, horretarako, hemengo gertaera bati Boise-n edo Hong-Kong-en gertatutakoa ezarri diot alboan. Gu munduko parte gara, ez besterik. Normaltzat hartu behar dugu hori. Katea telebistakoak mugitzen ditugu eta Irakeko gerratik Ondarroako arrantzaleetara pasatzen gara, eta Ondarroako arrantzalea Senegalgoa da eta horrela.

Herri-jakintzatik hainbat du liburuak. Edo etnografiatik, ahozko literaturatik... Zein zenuen liburu honen helburu?
Ezin gorderik edukitzen den zerbaiten berri eman nahia...

Liburuan bada esaera bat hori biribil esaten duena: "Batutzaileak hurrengo dau banatzailea"...
Gure amak erabiltzen duen esaera da hori. Diruagatik esaten da berez, baina kasu honetan beste zera bati dagokio. Bilketa lana egina nuenez, hurrengo galdera zen: "Eta zer egingo dut bilketa honekin? Ze modutara jendetaratu?". Hor Bizkaia Irratiaren eskaintza etorri zitzaidan eta, haren jarraipen, liburua eta CD-a egin ditugu. Liburuari dagokionez, edonork irakurtzeko moduko liburua egin nahi izan dut, eta badakit liburu honen irakurleen artean badirena inoiz libururik irakurriko ez dutenak ere. Ondo dakit hori, zazpi ezagutzen ditudalako!

Ahoz bildu dituzu anekdotak, baina bizkaiera literarioan eman dituzu idatzi behar izan dituzunean. Ze leku du bizkaierak euskaldunon gizartean?
Hemengo gizartearen azterketa egin beharko genuke horretarako, eta badakigu ze sakabanatuta dagoen. Sakabanaketa administratibo horrek eragin handia du hizkuntzan. Bizkaierak prestigioa ezagutu du azken hamabi urtean, prestigio naturala. Guk uste dugu horrek mesede handia egiten diola euskara batuari, bata bizirik egotean, bestea ere piztu egiten da eta. Batua ondo egoteak bizkaierari mesede egiten diola ez dago esan beharrik ere. Euskara bat da. Lehen egiten zen galdera: "Eguneroko komunikazioan, zergatik ez duzue erabiltzen zeuen hizkera, euskalkia?". Gaur egun, hori irabazi da. Joan den hamar urte honetan, batetik bizkaieraz idatzi dena dago eta, bestetik, ahoz, naturaltasunez, erabili dena. Larrabetzukoak Ondarroakoari Larrabetzuko euskaran egitea, hori irabazi da. Orain dela hamabost urte -ikasketak euskara batuan egindako belaunaldikoek-, batuan egingo zuten. Alde horretatik, naturaltasunean irabazi da. Bestalde, lehen isilik egon diren formak eta esapideak euskara batura etorri dira urte hauetan. Hori ere mesedeko da. Hala ere, beti dago mesfidantza bat, ze euskalkia beti euskalki izango da, eta euskara batua beti batu. Beti dialektika bat dago hor, eta bizkaieraz eta euskara batuan, bietan lanean dabilena deseroso dabil askotan. Erosoena "bat hartu eta kito!" esatea izango litzateke, baina nire joera dialektika horretan ibiltzea da: hemendik hartu, handik hartu... eta batzuetan deseroso da, ez gogo aldetik, corpus aldetik baizik: zalantza.

Komunikazioak dituen berezko zailtasunak batetik, eta hitzen formari buruzko zalantzak bestetik...
Bai, hitz batzuk hiztegian dira, baina beste batzuk, inoiz jaso ez direnak dira...

Eta nola eman horiek?
Baturantz eginda. Zalantza denean, baturantz jo beti. Euskara batua da gure eredua. Baina, lehia bat ere bada. Alegia, hitz bat guztiz euskara batura aldatu eta batzuetan zentzua galtzen du. "Beraz" esateko, adibidez, «halandaze» erabiltzen dugu bizkaieraz. Andolin Eguzkitzak halandaze, dena batera idazten zuen, baina Labayruk halanda ze erabiltzen du, hitz bitan... Zalantzak, beraz. Euskaltzaindiak erabakia duenean, hari jarraitu eta kito; hark agintzen duen forma da zuzena, baina inoiz idatziz jaso ez diren hitzak, nola idatzi? Orduan ez daukazu forma zuzenik eta letraz letra jardun behar du norberak: idaztea artisautza da orduan. Euskalkian idaztea artisautza da askotan.

Daniel Udalaitz


Nahiz eta zenbaiten iritziz, MCC taldeak hobeto erantzuten dien interes espainolei abertzaleei baino űez naiz uste horretakoaű, kontua da, orain, Espainiako iritzi publikoaren sektore zenbaitetan, talde horretako enpresak űEroski eta Fagor bereziki, horiek baitira merkatuko ezagunenakű nazionalista kontsideratzen direla eta boikot «nazionala» izendatzen dutenaren parte izan daitezkeela. Hori baldin eta, unea iristen denean, beharrezko gertatzen badira subiranotasunaren eta are independentismoaren balizko interesei aurre egiteko, zeren, sektore horren aburuz, Ibarretxe Plana izenekoa era horretako grinen ezkutaleku da.

Eta Ibarretxe Plana izan da, hain zuzen ere, azken hilabete hauetan begitan hartzearen arrazoia. Fronte politiko eta mediatiko espainolak, Basta Ya edota Ermuko Foroa bezalako organismoek akuilatuta, ahalegin guztia egin du eta egiten dihardu, betiere gezurra eta azpijokoa maltzurki baliatuz, plan hori plan independentista edo separatista dela ikusarazteko. Hari-mataza horretan, fronte espainol horren tesia da ezen, baldin euskal ekonomia espainoletik independizatzea gertatuko balitz, lehenak ez lukeela etorkizunik izango, Espainiako merkatua duelako merkatu naturala eta ardurakoena. Horrenbestez, euskaldunen pentsioak kinka larrian izango lirateke, Gizarte Segurantzak erreka joko lukeelako eta abar.

Subiranotasunaren «gaitzak»

Madrilgo El País egunkaria ere fronteko lagun bilakatu da, joan den martxoan, apirilaren 17ko hauteskundeak baino aste batzuk lehenago, argitara eman zuen artikulu zabal baten bitartez: «Ibarretxe Planaren negozioa» jarri zion izenburu. Egunkariko artikuluan bereziki azpimarratzen da ezen, «enpresaburuen eta ekonomisten iritziz, ondorio kaltegarriak izango lituzkeela Euskal Herriaren eta Espainiako gainerakoaren űEuskadiren merkatu nagusiarenű arteko gatazkak». Eta, «subiranotasunaren eragin ekonomikoaz» ari direla, gaineratu du «euskal enpresaburuen eta adituen sektore bat uzkur ageri dela Ibarretxe Planari buruz, ekonomiari erasaten diolako eta Euskadiko profesionalen eta enpresen gaineko mesfidantza areagotu ahal duelako. Apirilaren 17aren ondorengo garai ezegonkor batek aurrez aurre jarriko lituzke Euskal Herria eta Espainiako gainerakoa, hots, Euskal Herriaren merkatu nagusia».

Artikuluan argudiatzen da ondasunen eta zerbitzuen inportazioek eta esportazioek Euskadiko (EAEko) Barne Produktu Gordinaren %65 egiten dutela: EAEko esportazio guztien erdia baino gehiago Espainiarako izaten da, eta handik iristen dira inportazioen ia bi heren. Testuan gaineratu du «Euskadik» (EAEk) 15.412,2 milioi euroko salmenta egin zuela «Espainiako gainerakora» 2003. urtean; munduko gainerakora, aldiz, 13.352,4 milioi eurokoa. Eta, «erosketak egiterakoan daukan interdependentzia nabarmentzeko», honako hau jasotzen du: «2003. urtean, 19.998,9 milioi euroko inportazioa egin zuen Espainia osotik; beste herrialdeetatik, berriz, 10.203,5 ekoa».

Cava katalanari egindako boikota gogoan

Kontuak horrela, artikuluan aitortzen da MCC taldea dela «Euskadiko talde industrial eta komertzial handiena eta nazioartean etengabe hedatzen ari dena», baina ńabartzen da «azken aspektu hori ez dela aski barruko ćgerraĆ komertzial posible bat galarazteko». Ildo horretan, artikuluan defendatu da «hori gerta daitekeela pentsatzea ez dela ausartegia». Adibide gisa, cava katalanaren kontra antolatutako boikota aipatu dute: joan den Eguberrietako kanpainan gertatu zen Madrilgo area metropolitanoan, Andaluzian eta Espainiako estatuko beste zona batzuetan, Carod Rovira ERC alderdiko ordezkariak Madril 2012 hautagaitza olinpikoaren kontra egin zituen deklarazio batzuei erantzunez. Aipatutako leku horietan %12,3 botila cava gutxiago saldu ziren, boikota zela kausa. Esan gabe doa, bazterrak erne jarrarazteko abisua da: cava katalanari boikota egitea posible izan bazen, zerk galaraziko du Eroski eta Fagor bezalako euskal enpresekin berdin jokatzea?

Madrilgo egunkariaren artikuluan, MCC taldeaz hitz egitean, Espainiako estatuan haren marka ezagunenak Eroski eta Fagor direla esaten da, eta, beharrak hartaratuz gero, plantea daitekeela horien kontrako boikota, cava katalanari egin zitzaionaren gisakoa... Bai, Eroskiren eta Fagorren kontrako boikota, eta, iturri batzuen arabera, jada abian jarria da duela hilabete batzuk. Artikuluan aipatzen diren «euskal enpresaburu» batzuek onartzen dute dagoeneko existitzen dela boikota Espainiako estatuan. Hain da hala, non, nortasuna argitu gabe bada ere, Euskal Enpresaburuen Zirkuluko kide batek defendatzen baitu Espainiako errege-erreginek joan den abenduan MCC bisitatu izanak boikot egoera horrekin duela zerikusia, dagoeneko ondorioak nabaritzen direlako. «Erregeak Arrasatera egindako bisitaren arrazoia talde horren salmentak Espainiako merkatuan nozitzen ari diren beherakada galgatzen laguntzea izan zen...»; horixe esan zuen, hitzez hitz, euskal enpresaburuen erakundeko kide horrek.

Beste euskal enpresa batzuei ere boikot egitea iradoki dute

Egiarekin bat ote dator Euskal Enpresaburuen Zirkuluko kide horren iritzia, ala abertzaleen kontrako ofentsibaren parte ote da, zeinetan, manipulazioa eta gezurrak tarteko, produktuak Espainiako estatuan saltzen dituzten euskal enpresen kontrako boikot gehiago sustatzen baitira eta horretan kolaboratzen baita, helburuak seinalatuz? Eta, hori gutxi ez dela, estrategia horretan are gehiago sakonduz, Madrilgo egunkari horren artikuluak aipatzen du, identitaterik azaldu gabe, Gamesa eta ITP enpresetako zenbait «zuzendarik» honela aitortu dutela: «Espainiako eta Europako merkatuak galtzen baditugu, itxi egingo dugu». Eta, segidan, boikoterako beste helburu posible batzuk sibilinoki aditzera emateko, Mikel Buesa katedratikoaren (Ermuko Foroko lehendakariordea eta ETAk hildako Fernando Buesaren anaia) deklarazio hau dakar: «Eta nola soluzionatuko litzateke entitate finantzarioetatik funtsak erretiratzeko mugimendu bat?».

Esan gabe doa dagoeneko ari direla esaten, modu horretan eta doakienentzako abisu gisa, unea iristerakoan, zenbait entitateren kontra plantea litekeen boikota. Bereziki, Euskadiko Kutxa, BBK eta Kutxa entitateen kontrakoa izango litzateke. Horiek Euskal Herrian ez ezik, Espainiako estatu osoan dituzte sukurtsalak. Beste entitate finantzario batzuk, egoitza soziala Euskal Herrian izan arren PPren edo PSOEren hurbilagokotzat jotzen direnak, hala nola BBVA, Vital Kutxa edo Nafarroako Aurrezki Kutxa, segur aski ez lituzke eragingo sibilinoki iradokitzen den boikot balizko horrek.

© Sareko Argia

Helbidea:
Industrialdea, 15 · 20160 Lasarte-Oria (Gipuzkoa)
· Tlf:
943 371 545
/ Faxa:
943 373 403
Lege Oharra RSS sindikazioa

Edukin nagusira joan

Menu nagusira joan