artikulu nagusira itzuli
"Elebitasuna urte hauetan guztietan zabaldu den gezurra da"
Askotan leporatzen zaio EHEri euskara eta politika, edo euskara eta ideologia, gehiegi nahastea.
Kontua da euskara eta politika erabat nahastuta daudela. Euskarak bizi duen egoera eta euskararen etorkizuna Euskal Herriak bizi duenarekin guztiz lotuta dago, eta hori ezin da saihestu. Azken urteotan, nik uste, lortu egin da hori gainditzea, baina hala ere sektore askotan zabalduta dago ideia hori: euskara eta politika ezin dira nahastu, euskara beste kontu bat daą Hara, Euskal Herriak bizi duen prozesuak euskarari eragiten dio. Kontuan izan behar dugu euskarak bizi duen egoerak arrazoi politikoetan duela jatorria eta, beraz, euskararen normalizazioan eman beharreko pausoak politikoak izan beharko direla.
Zuen mezu ideologikoaren muinetako bat elebakartasuna da. Horrek ere harrotzen ditu hautsaką
Elebitasuna, "saltzen" den moduan, ez da posible. Jendarte bat ezin daiteke bizi bi hizkuntzatan maila berean. Bestelako kontua da herritarrek bi hizkuntza jakitea, edo hiru, edo lauą eta erabilpenen bat ematea horiei. Baina jendartea, bere osotasunean, hizkuntza batean biziko da. Euskal Herria norbanako eleanitzak dituen gizarte elebakarra izatea da gure helburua. Elebitasuna urte hauetan guztietan zabaldu den gezurra da, hizkuntza politika jakin batzuk justifikatzeko mezu gisa, beti ere elebakartasuna inposaketa bat izango balitz bezala agertaraziz. Eta ez da hala.
Erantzunak
Erantzunik ez dago.
Izartxoaz (*) markaturiko datuak derrigorrez bete beharrekoak dira.