Astekaria

 Azkena 

Historia okerrak zuzenduz

Karmelo Landa

Karmelo Landa


1988. alea
2005-04-17
alde 0    kontra 0

Francisco Franco zaldi gainetik erortzen den une honetan, zuzenbide poetikoa Historiaren ahotik mintzo da. Zorionez, Luis Bolin nor zen ez du inork gogoratuko dagoeneko: generalisimo hiltzailearen prentsa-bulegoaren arduraduna zen, orduan ere botere mediatikoa eta botere despotikoa bat etortzen baitziren. Bolin horrek antolatu zuen Gernikako bonbardaketaren inguruko toxikazioa. Haren hezurrak ahaztu dira betirako, eta aldiz George Steer kazetari ausartaren biografia biziki interesgarria atera berri du egunotan Nicholas Rankin irakasle eta kazetariak. Havas agentziak hedatu zituen gezurrak baita haien gainean idatzi zuen Ricardo de la Cierva bera bazterrean gelditu dira aspaldi, eta aldiz Hernanin ehunka fusilatuen gorpuak berreskuratu egiten dira, haien memoria gaurkotuz. Estepan Urkiaga Lauaxeta bera egunotan berpiztu egingo da, Juan Luis Zabalaren eleberrian legez, ez preseski frankistek nola fusilatu zuten gogoratzeko, baizik eta haren jaiotzaren mendea ospatu nahian. Gernikan bertan ikatz beltza bihurtu da lotsabako batzuk generalisimoari eskaini zioten diamantezko domina, eta aldiz Herbert Soutworth ikertzaileari kalea eskaini zaio. Eskertzekoa.

Lagun bati bidali

Izartxoaz (*) markaturiko datuak derrigorrez bete beharrekoak dira.
 
Zure izena* Zure Eposta*
 
Lagunaren izena* Lagunaren Eposta*
 
 

Iruzkina idatzi

Izartxoaz (*) markaturiko datuak derrigorrez bete beharrekoak dira.
 
Izena* Eposta*
 
Beste norbaitek segidan idazten badu, abisua jaso nahi dut
 

Idatzi segurtasun kodea:
azala  
azala1987
 
azala1986

1988 zenbakia.
2005ko apirilaren 17a


   

Babeslea

Irizarren webgunera joan
Argia.com

© 2008-2011 Argia.com - Komunikazio Biziagoa

Industrialdea, 15 · 20160 Lasarte-Oria (Gipuzkoa)
Tlf: 943 371 545 - 943 373 403

Laguntzaileak
Eusko JaurlaritzaGipuzkoako Foru Aldundia