Edukin nagusira joan

Menu nagusira joan

Argia astekaria webgunearen hasiera

Sareko Argia-ren logotipoa
Azken Eguneraketa:
2008-10-13 16:35:30
Argiako harpidetzari buruzko informazioa
harpidedunen guneko logoa
bilaketa

Nabigazio menua

laguntzaileak
Aire aire Eusko Jaurlaritza

2005-04-17 -- 1988.zenb

Gutxien duenari kentzen zaio gehien

Daniel Udalaitz

areagotu dena.

Ipar Hegoa fundazioak egindako Euskal Zerga Sistemaren Azterketako datuen arabera, aitortutako errenten %80 soldatako langileengandik dator. Era berean, ELAko Azterketa Kabineteak 2004ko irailean jendaurrean jarritako euskal zerga sistemari buruzko urteroko azterlanaren arabera, 2001eko datuekin alderatuta, Hego Euskal Herriko zerga iruzurra gorantz doa %14,5eko erritmoan.

Bi azterlan horietatik hiru ondorio hauek atera daitezke: lehenengoa, "zerga arloko bidegabekeria areagotzen ari dela"; bigarrena, foru ogasunek iruzurgileen aurkako gero eta ekintza gutxiago egiten dituztela, nahiz eta esan eta esan ari diren enbargo espedienteak irekitzen ari direla eta Araba, Bizkaia eta Gipuzkoako foru ogasunak 287 milioi euroko zerga zorra kobratzeko ahaleginetan dabiltzala jakin ahal izan dugun; eta hirugarrena, kapitalaren errentek nahiz enpresa jarduera edo jarduera profesionaletik datozenek "aldeko zerga tratamendua" jasotzen dutela.

Enpresek langileek baino 6.600 euro gutxiagoko diru sarrerak dituzte

Handitzen ari da diru gehien eta gutxien daukatenen arteko bidegabekeria. Horixe da ELAk euskal zerga sistemaren inguruan egindako azken txostenaren ondorioetako bat. Txosten hori lehengo urteko azken hiruhilekoan jarri zen jendaurrean. 2003. urtean 12.228,1 milioi euro bildu ziren zerga kontzertatuen bidez (zuzeneko zergak -batez ere PFEZ, sozietateen gaineko zerga, eta abar- eta zeharkako zergak ûbatez ere BEZ eta zerga bereziak). Lau zatitik hiru langileen lan errentetatik etorri ziren.

Enpresaburuek eta profesional liberalek langileek baino 6.687 euro gutxiago aitortu zituzten. Horrela, Hego Euskal Herriko talde desberdinek aitortutako errentak kontuan hartuta ikusten da langileek urtean 16.993,7 euroko sarrerak aitortu zituztela batez beste. Enpresaburu, profesional liberal eta artistek, aldiz, urteko 10.306,7 euroko batez besteko diru sarrerak aitortu zituzten.

ELAren txostenaren arabera, gehien dutenek sarrera gutxien aitortzeko joera hori areagotzen ari da. Hori gertatzeko arrazoi nagusietakoa da zerga sistemak ahalbidetu egiten dituela egoera "onartezin" horiek. Bilakaera horrek "zerga iruzurra areagotzea" dakar eta, Administrazioa, bitartean, amore ematen ari da iruzurraren kontrolean. Sindikatu abertzalearen idazkari nagusiaren iritziz, "iruzur maila eskandaluzkoa da" eta zalantzarik gabe "Europako Batasuneko zerga paradisuen atzetik Hego Euskal Herria da hurrengoa". Horregatik, datuen gardentasuna eskatzen du eta "iruzurraren aurka borrokatzeko osoko plan bat aplika dadila. Plan horrek, datuak denboran zehar baloratu ahal izateko bitartekoak eta helburuak izan behar ditu bere baitan".

Erantzunak

Erantzunik ez dago.

Izartxoaz (*) markaturiko datuak derrigorrez bete beharrekoak dira.

Albiste honi erantzun

Albiste honi erantzun

© Sareko Argia

Helbidea:
Industrialdea, 15 · 20160 Lasarte-Oria (Gipuzkoa)
· Tlf:
943 371 545
/ Faxa:
943 373 403
Lege Oharra RSS sindikazioa

Edukin nagusira joan

Menu nagusira joan