Astekaria

 Bero-beroan 

Zer da: Lan Harremanen Kontseilua

Daniel Udalaitz

Daniel Udalaitz


1987. alea
2005-04-10
alde 0    kontra 0

Lan Harremanen Kontseilua (LHK) EAEko instituzio bat da, eta sindikatuen eta enpresaburuen konfederazioek izendatutako pertsonek osatzen dute paritarioki. Bi xede ditu: aipatu konfederazioen arteko elkarraldiak eta dialogoa sustatzea batetik, eta gai soziolaboraletan Eusko Jaurlaritzaren eta Legebiltzarraren organo kontsultatiboa izatea, bestetik. Erakunde bitarikoa eta paritarioa da. Hamalau kide efektiboz osatua dago eta beste horrenbeste ordezkoz: zazpina lagun izendatzen dituzte sindikatuen eta enpresen konfederazioek (enpresen kasuan, denak Confebaskek). Aipatuez gainera, lehendakaria eta idazkari nagusia dauzka, kideek berek izendatuak edota Eusko Jaurlaritzako lehendakariak subsidiarioki. Beraz, 16 kide guztira. Indar sozialen elkargune izateko organoa denez gero, honako funtzio hauek ditu, besteak beste: indar sozialen lanbide arteko akordioak faboratzea, negoziazio kolektiboa sustatzea eta, gatazka laboraletan, adiskidetzea, bitartekaritza eta arbitrajea bultzatzea. Instituzioen partizipaziorako instantzia den neurrian, organo horren egitekoak dira, halaber, Eusko Jaurlaritzari politika laboralari buruzko proposamenak helaraztea eta gai horri dagozkion diktamenak, ebazpenak txostenak eta estudioak egitea.


Lagun bati bidali

Izartxoaz (*) markaturiko datuak derrigorrez bete beharrekoak dira.
 
Zure izena* Zure Eposta*
 
Lagunaren izena* Lagunaren Eposta*
 
 

Iruzkina idatzi

Izartxoaz (*) markaturiko datuak derrigorrez bete beharrekoak dira.
 
Izena* Eposta*
 
Beste norbaitek segidan idazten badu, abisua jaso nahi dut
 

Idatzi segurtasun kodea:
azala  
azala1986
 
azala1985

1987 zenbakia.
2005ko apirilaren 10a


   

Babeslea

Irizarren webgunera joan
Argia.com

© 2008-2011 Argia.com - Komunikazio Biziagoa

Industrialdea, 15 · 20160 Lasarte-Oria (Gipuzkoa)
Tlf: 943 371 545 - 943 373 403

Laguntzaileak
Eusko JaurlaritzaGipuzkoako Foru Aldundia