Mikel Garcia
Banaketa eta dibortzio prozesuak geroz eta ohikoagoak diren garai hauetan, Espainiako Gobernuak 1981. urtean arautu zuen dibortzioaren legea eraberritzea erabaki du, tramitazioa arintzeko eta zaintza partekatua hobesteko xedearekin. Lege proiektuak Hego Euskal Herriari eragingo badio ere, hemen dibortziatzeko bitartekaritza familiarra alternatiba erabilienetakoa dela esan digute Aita eta Ama Bananduen Euskadiko Federazioan. Iaz, 2.171 haustura kasuz arduratu ziren eta emaitza onak lortu ohi dituzte. Gipuzkoa, esaterako, dibortziatzeko garaian prozesu gatazkatsu gutxien dituena da Espainiako estatuan. Baikor agertu dira bananduen elkarteak Madrilgo Gobernuak lehenengoz bitartekaritza familiarra arautuko duelako eta legea pixkanaka gizartearen errealitatera egokitzen ari delako.
guztia irakurri