2005-03-27 -- 1985.zenb
Garai batean Plazaolako trenbideak Iruņea eta Donostia lotzen zituen 85 kilometrotan zehar: Imotz, Larraun, Leitzaran, Ultzama, Basaburua eta Araitz bailarak zeharkatuz. Egun, 50 kilometroko ibilbidea egin daiteke Plazaolako antzinako trenbideak zabaldutako bidetik, pagadi eta hariztietan barna, Mugiron hasi eta Andoaineraino.
Mende hasieran meatze-trena zen eta Plazaolako meategietatik Andoainera burdina garraiatzen zuen. Bide estukoa zen eta lurrin makinak mugiarazten zuen. 1914an bidaiariak eramaten hasi zen, elkarren auzo diren Iruņea eta Donostia elkartuz. Lotura lan hori egin zuen 40 urtetan zehar. 1953ko uholdeen eta autobusaren lehia gogorraren ondorioz, 1958an desagertu zen trenbidea, paisaian arrasto nabarmena utziz.
Erantzunik ez dago.
Izartxoaz (*) markaturiko datuak derrigorrez bete beharrekoak dira.
© Sareko Argia
Lege Oharra
RSS sindikazioa