2005-03-27 -- 1985.zenb
Piarres Xarriton (Hazparne, 1921). Apaiz ikasketak egiten hasi eta Ipar Euskal Herriko apaizgaitegi andana korritu zuen, euskal kulturaren habia bakar zirenean. Gero, Parisen eta Erroman ere izan zen, ikasitakoak irakasten hasi zen arte. Pariseko euskal etxea abiarazi zuen 60ko hamarkadan, hiriburura lanera joandako larraindar gazteei babes eta aterpe emateko asmotan. Jean Etxepareren eta Piarres Lartzabalen lan osoen edizioak egin ditu, eta hainbat autore klasikoren itzulpenak. Politikan ere nabarmendu zen EA alderdiko kide. Euskaltzain oso da. Eta hizlari bipila. Baionan bizi da Aņa emazte eta Naiara alabarekin. Mende bat bete-beteko pertsonaia.
Erantzunik ez dago.
Izartxoaz (*) markaturiko datuak derrigorrez bete beharrekoak dira.
© ARGIA.com
Lege Oharra
RSS sindikazioa