2005-03-27 -- 1985.zenb
Buruz buru, pekoz peko ari dira Euskaltzaindian lanean Piarres Xarriton eta Beñat Oihartzabal. Ordea, lankide izan baino askoz lehenago ezagutu zuen batak bestea. Oihartzabalek idatzia du: «Duela mende erdia abantzu, Parisen apez gazte laguntzaile zelarik Saint Pierre de Chaillot parrokian, igandeetan meza eman ondoan, elizaren gibeleko karrika iragan eta euskaldun hazpandar baten etxera heldu zen Xarriton goizeko askariaren hartzera. Hiru mutiko baitziren han, gazteena, ttipiegi baitzen orduan, apezaren bisita haietaz oroitzapenik atxikitzeko. Denbora iragan da hartaz geroztik, eta apez hura bezala mutiko hura ere biziaren itzuliek ekarri dute euskalaritzako larre horietara».
Erantzunik ez dago.
Izartxoaz (*) markaturiko datuak derrigorrez bete beharrekoak dira.
© ARGIA.com
Lege Oharra
RSS sindikazioa