2005-03-27 -- 1985.zenb
Duela 20 urte sortu zen Ikertze. Batetik, Oteizarekiko harremanak bultzatu zuen proiektua. Oriotarraren ideietatik, hizkuntza konparatuen laborategietatik hartu zituzten kontzeptuak. Bestetik, teknika jorratzeko, Italiako Bruno Munariren «Giocare con lĘarte» laborategietako esperientziari begiratu zioten. Hasieran Donostiako San Telmo museoan zuen egoitza eta laborategi grafikoa zen soilik. Egun Donostiako Puio kaleko eskoletan ari dira eta tailer grafikoaz gain, musika eta antzerkia ere jorratzen dituzte.
Ikertze & Elkartuak dira egitasmoak abian jartzen dituztenak. Ikertze Zurińe Adrada eta Blanca Zaraguetak osatzen dute; Elkartuak, proiektu bakoitzaren arabera biltzen dituzten kolaboratzaile taldeak.
Bi bide nagusia jorratzen dituzte: balore heziketa eta heziketa estetikoa, beti ere hizkuntza artistikoetatik bideratuak. Horretarako hainbat programa molde erabiltzen dute. Batetik, eskoletako bidea dago; eskola bertatik lehen hezkuntzan bete beharreko helburu jakin batzuk iristen zaizkie eta horren gainean proiektu kontestualizatuak garatzen dituzte, globalak, ez esparru bakar bati lotuak. Bestetik, erakusketa espazioen dinamizazioan ere aritzen dira eta, esaterako, Kutxaren erakusketetan tailerrak antolatzen dituzte. Azkenik, orriotan azaldu dugun moldea dago, erakusketa eta tailerra batzen dituena. Artista eta haurrak harremanetan jarri eta esperientzia partekatu bat prestatzen dute, non haurrek sormen prozesuan parte hartzen duten.
Haurrez gain, adinekoekin ere esperientziarik badute Ikertzen eta emaitza positiboekin gainera. «Adinekoek lotsa galdua dute, ūdio Adradakū haurren lotsagabekeria hori dute. Joko bat ona denean berdin funtzionatzen du haurrekin edo helduekin. Baina hori da zailena, joko on hori sortzea, eta horretarako umiltasuna eta ofizioa behar dira».
Erantzunik ez dago.
Izartxoaz (*) markaturiko datuak derrigorrez bete beharrekoak dira.
© ARGIA.com
Lege Oharra
RSS sindikazioa