Edukin nagusira joan

Menu nagusira joan

Argia astekaria webgunearen hasiera

Sareko Argia-ren logotipoa
Azken Eguneraketa:
2008-10-07 16:31:31
Argiako harpidetzari buruzko informazioa
harpidedunen guneko logoa
bilaketa

Nabigazio menua

laguntzaileak
Aire aire Eusko Jaurlaritza

2005-03-27 -- 1985.zenb

Bereizgarria

Aingeru Epaltza

José Luis Rodríguez Zapaterok "Europan eta mundu osoan" defendatuko omen du euskara. Patxi Lopezek gure hizkuntza munduz mundu "bultzatzeko eta esportatzeko" erakundea sortuko omen du lehendakari bihurtuz gero. Baina Nafarroa ez dago, nonbait, munduan. Horren susmoa bagenuen aspaldi handitik. José Luisen eta Patxiren alderdikideek baieztatu berri digute. Sozialista nafarren aburuz, Nafarroaren "bereizgarria" ez da ez Forua, ez Sanferminak ezta San Frantzisko Xabierren beso usteldu gabea ere. Chivitek zuzentzen duen alderdiaren iduriz, Nafarroaren bereizgarria zer eta abenduaren 14ko 18/1986 Foru Legea da, Euskarari buruzkoa.
Paradisuan bizi omen gara nafar euskaldunok, eta ez ginen ohartuak. Euskara erkidego honetan "normalizatutzat" jotzen du PSNk. Orain, bizikidetzan "perfekzioa" lortzea da kontua. Bi huskeria eta tira, bertze hogei urteren buruan mintzatuko gara berriz. Erran gabe doa zenbat poztu dituen UPNkoak PSNren jarrerak. Baina Foru Jauregiko maizterrek, Chivitek eta enparauek ez bezala, ez dute errealitatea edertu beharrik. Euskara normalizatua? Adar jotzerik ez. Argi eta garbi erran dute asteburuko kongresuan: "euskararen normalizazioa normalizazio politikoari lotua da". Bizkartzainekin dabiltzan bitartean, beraz, jai.
Eskertzekoa da lotsagabekeria. Batzuk aspaldi jabetuak ginen bi gaiak, tamalez, ez zeudela elkarrekin hain urruti. Ez, ordea, inoren doktrina idatzia bilakatzeraino: biolentzia, hizkuntz politika jakin baten berme. Irrikitan nago jakiteko zer iritzi duten hau guztiaz Zapaterok eta Lopezek.

Erantzunak

Erantzunik ez dago.

Izartxoaz (*) markaturiko datuak derrigorrez bete beharrekoak dira.

Albiste honi erantzun

Albiste honi erantzun

© Sareko Argia

Helbidea:
Industrialdea, 15 · 20160 Lasarte-Oria (Gipuzkoa)
· Tlf:
943 371 545
/ Faxa:
943 373 403
Lege Oharra RSS sindikazioa

Edukin nagusira joan

Menu nagusira joan