Edukin nagusira joan

Menu nagusira joan

Argia astekaria webgunearen hasiera

Sareko Argia-ren logotipoa
Azken Eguneraketa:
2008-07-08 16:30:26
Argiako harpidetzari buruzko informazioa
harpidedunen guneko logoa
bilaketa

Nabigazio menua

laguntzaileak
Aire aire Eusko Jaurlaritza

2005-03-27 -- 1985.zenb

Joxe Mari Ostolaza

Gerard Bidegainberri, donibandartu urdiņarbetarra. Barnealdekoa izanik, bortu gizonarena baino itsasoan ezagutu diot bere zaletasun agerikoena. Arraunketa. Hiru bat urte izango dira Irungo Santiagotarrak antolatu estropadan, Bidasoa gaineko Pausuko zubitik ikusi nuela arraunean, bera gabe nekez aurrera egingo zuen Ur Jokoren traineruak. Istriborretik zihoan erdialdean, arrauna uretik pasatu eta ateratzean ezker sorbalda kareletik hurbil, tente mantentzeko ahaleginetan. Berrogei urteak aspaldi xamar beteak zituen ordurako, hala ere, arraunlari eskasiak ordaintze aldera ez zuen dudarik eginen hutsa zegoen tosta okupatzeko. Eta jo eta ke arituko zen birikak lehertuko bazituen ere. Donibaneko badian aldiz, bere mutilen jarduna motorretik jarraituko zuen kronometroari begia kendu gabe. Ur Jokon bezala, abertzale mugimenduan zuen bere gustuko ontzia, AB, eta nekez ezagutuko genituen, Xubero gabeko bilerak, kanpainak, manifak, martxak. Beti tente zut. Ni baino lagun minagoak bazituen, Eltzegor gure taldean bertan Pantxoa bereziki. Clairvauxeko kartzelan ere badu bat, oso mina, bizi den artean ahantziko ez duena. Izan ere, hori izan dugu Xubero, berezia, ahanzturak deusez ezin lezakeen horietakoa.

hemeroteka

1984. zenbakia | 2005-03-20
1983. zenbakia | 2005-03-13
1982. zenbakia | 2005-03-06
1981. zenbakia | 2005-02-27
1980. zenbakia | 2005-02-20
1979. zenbakia | 2005-02-13
1978. zenbakia | 2005-02-06
1977. zenbakia | 2005-01-30
1976. zenbakia | 2005-01-23
1975. zenbakia | 2005-01-16

© Sareko Argia

Helbidea:
Industrialdea, 15 · 20160 Lasarte-Oria (Gipuzkoa)
· Tlf:
943 371 545
/ Faxa:
943 373 403
Lege Oharra RSS sindikazioa

Edukin nagusira joan

Menu nagusira joan