Julen Gabiria
Joxe Aranzabal ezaguna zen lehendik ere zenbait zirkulutan. Komunikazioaren esparruan, esate baterako, izena aspalditik zuen lortua: besteak beste, Arrasate Pressen sortzaileetako bat eta lehenengo zuzendaria izan zelako. Baina egun batetik bestera, inork beretzat nahiko ez lituzkeen motiboak zirela medio, Joxe Aranzabal ezaguna egin da zirkulu horietatik kanpo ere bai. 2002ko irailaren 11n minbizia aurkitu zioten. Handik lau egunera, Medikuak esan dit minbizia dudala izenburuko mezua argitaratu zuen Sustatu weblog kolektiboan. Handik urte bi eta erdira, 2005eko otsailaren 22an, izen bereko liburu hunkigarria aurkeztu du, gaixotasuna mendean hartu ostean.
guztia irakurri
Mikel Garcia
www.izaronews.com web guneak bi urte daramatza lanean, Euskal Herriko politikaren eta beste hainbat gairen inguruan informazioa emanez eta berau sakonki aztertuz. Kazetarientzat eta politikaren mundua gertutik jarraitzen dutenentzat, Izaronews kontuan hartzeko erreferentzi bat gehiago bilakatu da dagoeneko eta horregatik proiektuaren atzean nor dagoen hobeto ezagutu nahi izan dugu. Arantza Goioaga atariaren zuzendariak kontatu digunez, Aspaldiko Komunikazioak elkarte kulturalak buruturiko egitasmoa da. Abokatu bat, ekonomista bat eta kazetari ugari dabiltza debalde lanean eta publizitateak sostengatzen du ekimena. Euskarria soilik Internet duen komunikabide honi buruzko zehaztasun gehiago ere eman dizkigu Goioagak.
guztia irakurri