Edukin nagusira joan

Menu nagusira joan

Argia astekaria webgunearen hasiera

Sareko Argia-ren logotipoa
Azken Eguneraketa:
2008-11-21 09:36:32
harpidedunen guneko logoa
bilaketa

Nabigazio menua

laguntzaileak
Aire aire Eusko Jaurlaritza

2005-03-20 -- 1984.zenb

artikulu nagusira itzuli
Lapurrak, gerrillariak eta elur-makinak

Goņi bailara ihesean zebiltzanentzat ezkutaleku izan da. XIII. eta XIV. mendeetan ganadu lapur ankerren gordelekua izan omen zen Jose María Iribarrenek idatzita utzi zuenez. Geroxeago makina bat aldiz entzun dira gerra hotsak bazter hauetan, batik bat XIX. mendean. 1811n Espoz y Minaren gerrillariak eta Abbé jeneralaren 4.300 gizoneko gudalostea harrapaketan ibili ziren Urbasa eta Andian.

Hala ere, hainbesteko ejerzitoak adina beldurtu zituen goņitarrak 1822ko ekainean azaldu zen gerrillari saldo koxkor batek. Hileko bosgarren egunean Antero Dancausa ospetsua agertu zen herrira lepo armatutako beste 31 gizonekin. Dancausa eta enparauek euren oasi bihurtu zuten herrixka, norbaitek han zebiltzala salatzen bazuen egundokoak egingo zituztela mehatxatuz. Nahierara ibili ziren mozkorkerian Andia mendira alde egin zuten arte.

Gaur egun ere ez da gozoa Goņin bizitzea. Duela gutxi bost herrixken betiko egitura independenteak desagertu eta udalerri bakarrean biltzeko eskatu diote bertakoek Nafarroako Gobernuari, diru laguntzak-eta errazago hartzeko. Elurra kentzeko makinek azkenerako uzten dute beti txoko hau eta lau egunean isolatuta egon direla esan digu Apezarena etxeko leihotik agure batek. "Horrelako neguak pasatzen aspertuta gaude gu. Kontua da aspaldian oso epelak izan ditugula eta jendea sorpresaz harrapatu duela. Umeak eskolara joan ezinda egon dira". Ume horiek asko ezin direla izan pentsatu dugu gure artean, orotara 200 biztanle pasatxo dira-eta Goņibarko bost herrietan.


Erantzunak

Erantzunik ez dago.

Izartxoaz (*) markaturiko datuak derrigorrez bete beharrekoak dira.

Albiste honi erantzun

Albiste honi erantzun

© ARGIA.com

Helbidea:
Industrialdea, 15 · 20160 Lasarte-Oria (Gipuzkoa)
· Tlf:
943 371 545
/ Faxa:
943 373 403
Lege Oharra RSS sindikazioa

Edukin nagusira joan

Menu nagusira joan