Edukin nagusira joan

Menu nagusira joan

Argia astekaria webgunearen hasiera

Sareko Argia-ren logotipoa
Azken Eguneraketa:
2008-12-02 16:46:18
Argiako harpidetzari buruzko informazioa
harpidedunen guneko logoa
bilaketa

Nabigazio menua

laguntzaileak
Aire aire Eusko Jaurlaritza

2005-03-20 -- 1984.zenb

artikulu nagusira itzuli
Goņiko euskara

XXI. mendera hegoaldeko goi nafarreraren printzak baino ez zaizkigu heldu. Baina Bonaparte printzeak euskalkiak ikertu zituenean osasuntsu zen elekatzeko modu hori. Euskaraz solasten ziren goņitar gehien-gehienak 1869an; 60 urte nahikoa izan zen hizkuntza behin betiko galtzeko.

Julio Urkixok 1910ean salatu zuen Goņin ahantzi zutela euskara. José María Jimeno Juriok honakoa idatzi zuen gai honetaz Navarra. Histora del Euskara liburuan: "Hasta muy entrado el siglo actual hablaban euskera en el pueblo de Goņi los amos de casa de Baztilerena, Liserena (Saturnino Arzoz), Dorrekoa (Uspicio Gulina), y Saldiserena. El de Ubiarena, Saturnino Asiáin, natural de Azanza y fallecido en 1937, hablaba en euskera con su mujer, natural de Goņi, muerta tres aņos antes. Sus descendientes ya no lo aprendieron".

Blas Fagoagari 1.929an Ollon eta Senosiainen apaiz ibilitako batek esan zion garai hartan euskaldun itxiak zirela herri horietako agureak, hainbeste ezen "euskarazko dotrina inguratu behar izan zuen garizuma garairako". Pentsatzekoa da pertsona edadetuenak euskaldun itxiak izaki, askoz gazteagoek ere ulertuko zutela hizkuntza nahiz eta solasean aritzeko gai izan ez. Kontuak kontu, esan liteke 1930eko hamarkadan itzali zela Ollarango eta Goņibarko euskara, komunikaziorako funtzioa galdu zuelarik.


Erantzunak

Erantzunik ez dago.

Izartxoaz (*) markaturiko datuak derrigorrez bete beharrekoak dira.

Albiste honi erantzun

Albiste honi erantzun

© ARGIA.com

Helbidea:
Industrialdea, 15 · 20160 Lasarte-Oria (Gipuzkoa)
· Tlf:
943 371 545
/ Faxa:
943 373 403
Lege Oharra RSS sindikazioa

Edukin nagusira joan

Menu nagusira joan