2005-03-20 -- 1984.zenb
Emakumeek urteak daramatzate elkartzen, antolatzen, beraien rola aztertzen eta sexismoaren aurka borrokatzen. Orain, gizonen txanda ere iritsi dela dirudi. Sexismoak, orain elkartzen eta antolatzen hasi diren gizonezkoen talde hauen arabera, emakumea zapaltzeaz gain gizona ere baldintzatu eta zapaltzen du. Historikoki izan dituzte gizonek sistema patriarkalari esker emakumeek izan ez dituzten zenbait pribilegio. Kontua da pribilegio horiek nolabait gizonak eurak ere kaltetzen dituela. Dirua, askatasuna eta erabakiak hartzeko aukera dute. Baina aldi berean horrek, lehiakortasuna ezarri die, autoestimu falta eragin eta afektibitatearen mundua itxi. Emakume eta gizonen arteko berdintasunaren alde lan egiteaz gain, gizonak beraien bizitza kalitatea hobetu nahian, duten alde femeninoa landu nahi dute. Gizonen krisia eta gizonen aldaketa aipatzen da nonahi azkenaldian, baina gutxiengo batean eta modu partzialean ematen den zerbait da oraindik. Hala ere, eta beraiek oraindik modu publikoan egiten ez badute ere, merezi du gizonei zer gertatzen ari zaien eta zertaz hitz egiten ari diren jakitea. Euskal Herrian urteak dira zenbait gizon biltzen hasi zirenetik. Urtxintxa eskolako gizonak dira adibidea. Beraien lantegira sartzeko aukera izan dugu eta hona hemen gizonez eta gizonei buruz ikasi ahal izan duguna.
guztia irakurri© Sareko Argia
Lege Oharra
RSS sindikazioa