2005-03-20 -- 1984.zenb
Crónica desde Guernican azaltzen denez, George Steeren artikuluek hautsak harrotu zituzten nazien Alemanian. Hitlerrek hitz eman zuen ez zuela Espainiko Gerra Zibilean esku hartuko, eta ez zuela hiririk bonbardatuko. Steeren lanak agerian utzi zuen gezurra, eta horrek nazionalsozialismoaren jomugan ipini zuen kazetaria. Alemaniako gobernuak salaketa guztiak ukatu zituen, Timesen eta Steer beraren zintzotasuna zalantzan jarriz.
Bonbardaketa gertatu eta egun gutxira, Hitlerrek bertan behera utzi zuen egunkari britaniarrekin hitzartuta zeukan elkarrizketa, eta alemaniar polizia sekretuak maiatzaren 13ko ale guztiak bahitu zituen. Egun hartan, Alemaniako abioi-gidari baten adierazpenak zekartzan Steeren kronikak. Nazien propoganda kanpaina bortitza izan zen oso; egunkariaren izena bera ere susmagarritzat agertu gura izan zuten, Times, alderantziz idatzita, Semit (Semita) dela ohartaraziz. Baina alemaniarren asmoak propagandatik harago zihoazen: Gestapok zerrenda bat egin zuen Ingalaterraren balizko inbasio baten ondoren atxilotu beharreko ia 3.000 lagunen izenekin, eta horietako bat, zer esanik ez, George Steerena zen.
oso ongi !!!!!!!!!!!!!!!!
miki 2007-03-19 15:03:12Izartxoaz (*) markaturiko datuak derrigorrez bete beharrekoak dira.
© ARGIA.com
Lege Oharra
RSS sindikazioa