Astekaria

 Hiruko Txikian 

Ehuneko hiru

Joxemari Ostolaza

Joxemari Ostolaza


1984. alea
2005-03-20
alde 0    kontra 0

Bota zuen Kataluniako Generalitateko Presidenta Maragallek, Karmelo auzoko zuloko arrazoitzat. Obra publikoetatik hornitzen direla boteredun alderdi politikoak alegia. Eta mihia etxeko katuren batek jan balio bezala, mututu zaigu katalan poetaren ilobak, esandakoaz oposizioan dauden aurreko agintariei egin mehatxua bailitzan. Oilotegia klokloka dabil bainan inongo oilarrik kukurruka egin gabe. Inor ez da harritu Maragallen iradokizunaz, publikoa baita administrazioekin aritu nahi duenak ordain-sariaz oratu behar izaten dituela bertako lagunen sakelak. Eta oiloek jarraituko dute bereetan oilarrek kontrolatutako eremutan, baina horietako inork ez du auzoko oilotegietara jauzirik egingo, bazka, bakoitzak berean baitu eta mokoka bai, bainan oldarketarik ez, eguneroko arto ehotua sakratua eta sekretua baita kukurruka zozoan arriskutan emateko. Projektu erraldoiak purra-purra, haien esperantzan bizi zaizkigu gure ordezkari demokratak, eta oilokeria litzateke urrezko arraultzez hornitu etxaldeak abandonatzea, azeriak aspaldi desagertu zitzaizkigun garai eta eremu hauetan. Ehuneko hiru ez dirudi asko, askotan kobratuko ez balute. Eta jarrai dezala funtzioak, funtzionario eta guzti.

Lagun bati bidali

Izartxoaz (*) markaturiko datuak derrigorrez bete beharrekoak dira.
 
Zure izena* Zure Eposta*
 
Lagunaren izena* Lagunaren Eposta*
 
 

Iruzkina idatzi

Izartxoaz (*) markaturiko datuak derrigorrez bete beharrekoak dira.
 
Izena* Eposta*
 
Beste norbaitek segidan idazten badu, abisua jaso nahi dut
 

Idatzi segurtasun kodea:
azala  
azala1983
 
azala1982

1984 zenbakia.
2005ko martxoaren 20a


   

Babeslea

Irizarren webgunera joan
Argia.com

© 2008-2011 Argia.com - Komunikazio Biziagoa

Industrialdea, 15 · 20160 Lasarte-Oria (Gipuzkoa)
Tlf: 943 371 545 - 943 373 403

Laguntzaileak
Eusko JaurlaritzaGipuzkoako Foru Aldundia