Edukin nagusira joan

Menu nagusira joan

Argia astekaria webgunearen hasiera

Sareko Argia-ren logotipoa
Azken Eguneraketa:
2008-12-02 16:46:18
Argiako harpidetzari buruzko informazioa
harpidedunen guneko logoa
bilaketa

Nabigazio menua

laguntzaileak
Aire aire Eusko Jaurlaritza

2005-03-13 -- 1983.zenb

Zer da: SOCADE

Daniel Udalaitz


SOCADE, Euskadiko Garapenerako Kapitaleko Sozietatea, Euskal Herriko arrisku-kapitala kudeatzen duen SGECRren mendeko zazpi sozietateetatik garrantzitsuena da. Eusko Jaurlaritzak sektore estrategikoetan inbertitzeko duen instrumentua da SGECR. Partizipazio guztien 114 milioi euroen erdiak baino gutxixeago, 50 milioi euro inguru, SOCADEren bitartez egiten dira. Eusko Jaurlaritzak sozietate horren %40 dauka eta gainerako %60 hiru foru aldundiena da. 2002ko abenduan, SOCADEk 47 milioi euro zeuzkan inbertitzeko, eta lehengo AHVren oinordeko den Acerķa Compacta de Bizkaia (ACB) konpainian partizipatzen du. Halaber partizipatzen du enpresa hauetan: Alfalan S.A.n, (bertako presidente exekutiboa Francisco Egea da, Lan eta Justizia Saileko kontseilari ohi sozialista; Mungiako Consonni kooperatiban, (material elektrikoa fabrikatzen du eta MCCn integratuta dago 1999tik); Iparlat S.A.n, (presidente exekutiboa Jose Manuel Goikoetxea da, Nekazaritza Saileko EAJko kontseilari ohia); eta Vitoria Integrated Air Services S.A.n. Azkenik, Eusko Jaurlaritza, SOCADEren bitartez, Industria de Turbo Propulsores S.A.ren kapitalean sartu zen eta 13,2 milioi euro inbertitu zituen. Horrela bereganatu zuen haren kapital sozialaren %5,3aren kontrola.

Erantzunak

Erantzunik ez dago.

Izartxoaz (*) markaturiko datuak derrigorrez bete beharrekoak dira.

Albiste honi erantzun

Albiste honi erantzun

© ARGIA.com

Helbidea:
Industrialdea, 15 · 20160 Lasarte-Oria (Gipuzkoa)
· Tlf:
943 371 545
/ Faxa:
943 373 403
Lege Oharra RSS sindikazioa

Edukin nagusira joan

Menu nagusira joan