2005-03-13 -- 1983.zenb
Urdaibai inguruan bada itsaso usaina hartzen duen haran eder bat, gure arbasoek aterpe izan zutena: bertan daude Santimamiņeko kobak. Gure ibilbidearen irteera-leku izango dira. Kortezubira goaz beraz, Oma haranera. Handik ibarra zaintzeko agindua duen Ereņozarrera igoko gara. San Migeli bisita eginda bailara inguratuko dugu: Ereņo, Nabarniz eta ibilbidea amaitu aurretik, inguru horretan zeresan ugari sortarazi zuen baso sorgindua bisitatuko dugu. Batzuek diote sasoi bateko haitzuloetan bizi izan ziren haien moduan, baso horretan artearen espresiorik naturalena dagoela. Baliteke horrela izatea; dena dela, Omak berak moduan magia berezia du Ibarrolak margotutako pinu-basoak eta, berriz ere Santimamiņeko haitzuloen oinetan dagoen askaldegira itzuli aurretik, bisita merezi duen lekua dela iruditu zaigu.
guztia irakurri© Sareko Argia
Lege Oharra
RSS sindikazioa