Edukin nagusira joan

Menu nagusira joan

Argia astekaria webgunearen hasiera

Sareko Argia-ren logotipoa
Azken Eguneraketa:
2008-09-04 17:20:17
Argiako harpidetzari buruzko informazioa
harpidedunen guneko logoa
bilaketa

Nabigazio menua

laguntzaileak
Aire aire Eusko Jaurlaritza

2005-03-06 -- 1982.zenb

Zer da: Ezten FCR

Daniel Udalaitz


Ezten FCR arrisku-kapitaleko funtsik garrantzitsuenetakoa da, Euskal Herriko Arrisku Kapitalaren Sozietatearen mendekoa. Eusko Jaurlaritzak estrategikotzat jo dituen sektoreetan inbertitzeko instrumentua da. Funts horrek enpresetako lehen urteetan inbertitzen du. 2003ko abenduaren 31n, 26 milioi eurotik gorako kapitala zeukan kudeaketan eta 33 enpresetan parte hartzen zuen. Funts horrek parte hartutako enpresetako batzuk dira honako hauek: Aguas de Bilbao, S.A., Energía de Bilbao, S.A., Bodegas Baigorri, S.A., eta Papelera Etxezarreta, S.A. Funts horiek dinamikoak dira inbertitzeko eta desinbertitzeko garaian. Elkarteak dioenez, 2003ko irailetik abendura artean Eztenek desinbertitu egin zuen Guasco I+G taldean, zeinen helburua mikroenergiako plantak garatzea zen. Kide kooperatiban berriz, MCC Desarrollo SPE, S.A.ren bitartez parte hartzen zuen. Hala ere, enpresa hauetako akziodunen artean sartu da: Game Pro, S.A. (bideo-jokoen gaia jorratzen duen Bilboko enpresa) eta Rotartica, S.A. (klimatizazioko ekipamenduak fabrikatzen dituzte eta Gas Natural eta Fagor enpresek %50eko partizipazioa daukate). Beste enpresa hauetan ere hartu ditu partizipazioak: Inversiones en Concesiones Ferroviarias, S.A. eta VR Specialty Valves Research, S.A. (Lezamako enpresa).

Erantzunak

Erantzunik ez dago.

Izartxoaz (*) markaturiko datuak derrigorrez bete beharrekoak dira.

Albiste honi erantzun

Albiste honi erantzun

© Sareko Argia

Helbidea:
Industrialdea, 15 · 20160 Lasarte-Oria (Gipuzkoa)
· Tlf:
943 371 545
/ Faxa:
943 373 403
Lege Oharra RSS sindikazioa

Edukin nagusira joan

Menu nagusira joan