Astekaria

 Hiruko Txikian 

Etxean

Joxemari Ostolaza

Joxemari Ostolaza


1982. alea
2005-03-06
alde 0    kontra 0

Dugu arazoa. Lan bilkura bat bezero batenean. Lau lagun bere aldetik, ni bakarrik guretik. Lautik, alerik ez euskalduna. Bi orduko saioa bete dugu haien proposamenak azterbide. Ongi joan da. Adostu dugu zeregina, finkatu ditugu lanak eta prozedurak, zehaztu ditugu epeak. Telefonoz hots egiteko baimena eskatu dut. Zenbakia markatu eta gure etxeko telefono hartzaileari eskatu diot mintzatu nahi nuen lankidearekin deia pasa ziezadan. Bi bat minutuko komunikazioari etena eman eta eskegi dut telefonoa. Itzuli naiz eta begirada lauengana zuzentzean, tentsio puntua nabaritu dut haiengan. "Ez zaigu ongi iruditu zuk euskaraz hitz egin izana". "Edukazio eza adierazi duzu". Noski, erdaraz azalerazi didate eurena. Eta lauak batera hasi zaizkit balorazioak egiten, beren bakoitzaren euskararen ezagutza eza justifikatuz. Lauek maite zuten gure hizkuntza, eta hura desager ez zedin laguntzeko prest zeuden. Batek, ikastolan zituen alabak. Beraz ez zeuden aurka, ez pentsa. Halere, gu ez ginen katalanak, guk euskaraz ez zekitenekin errespetuzko jarrera izan dugu beti haiek ez bezala. Hori izan dugu balore euskaldunok, orok aitortu diguna, sukaldaritza bikainarena eta ongi kantatzearenaren parekoa. Ezin esan nola bukatu dugun, hasi besterik ez baitugu egin.

Lagun bati bidali

Izartxoaz (*) markaturiko datuak derrigorrez bete beharrekoak dira.
 
Zure izena* Zure Eposta*
 
Lagunaren izena* Lagunaren Eposta*
 
 

Iruzkina idatzi

Izartxoaz (*) markaturiko datuak derrigorrez bete beharrekoak dira.
 
Izena* Eposta*
 
Beste norbaitek segidan idazten badu, abisua jaso nahi dut
 

Idatzi segurtasun kodea:
azala  
azala1981
 
azala1980

1982 zenbakia.
2005ko martxoaren 06a


   

Babeslea

Irizarren webgunera joan
Argia.com

© 2008-2011 Argia.com - Komunikazio Biziagoa

Industrialdea, 15 · 20160 Lasarte-Oria (Gipuzkoa)
Tlf: 943 371 545 - 943 373 403

Laguntzaileak
Eusko JaurlaritzaGipuzkoako Foru Aldundia