Edukin nagusira joan

Menu nagusira joan

Argia astekaria webgunearen hasiera

Sareko Argia-ren logotipoa
Azken Eguneraketa:
2008-07-08 16:30:26
Argiako harpidetzari buruzko informazioa
harpidedunen guneko logoa
bilaketa

Nabigazio menua

laguntzaileak
Aire aire Eusko Jaurlaritza

2005-03-06 -- 1982.zenb

Katixa Garate


Zer eta zenbat irakurtzen dugu aisialdian?

Hemezortzi urtetik gorako EAEko herritarrek aisialdian dituzten irakurketa ohiturak aztertu berri ditu Eusko Jaurlaritzaren Lehendakaritzako Prospekzio Soziologikoen Kabineteak. Ikerketaren emaitzen araberea, Euskal Autonomia Erkidegoko herritarrek Espainiako Estatukoek baino gehiago irakurtzen dute. EAEko herritarren %74 ohiko irakurlea da, %17 aldizkako irakurlea eta %9k ez du inoiz edo ia inoiz irakurtzen. Ohiko irakurle gehienek gaztelaniaz irakurtzen dute batez ere, nahiz eta batzuk euskaraz ere irakurtzen duten. Datuak aldatu egiten dira irakurgaia aldatzean ere. Hala, ohiko egunkari irakurleen %18k euskarazko egunkariak irakurtzen ditu, ohiko liburu irakurleetatik %15ek euskarazkoak irakurtzen ditu, %16k euskarazko komikiak irakurtzen ditu eta %8k euskarazko aldizkariak. Beraz, irakurle, azken horien artean ûgutxienezû zaude zu.


Ekimen ugari Gaiarre antzokian

Antzerki emanaldietara jende gutxi joaten dela kexu dira maiz antzerki alorreko profesionalak. Jendea antzerkira zaletzeko egitasmoen garrantziaz ohartuta, Así es, si así os parece (Horrelaxe izango da, halaxe nahi baduzue) programa dago martxan Iruñeko Gaiarre antzokian. Ikusleei zein obra ikusi nahi zuten galdetu zitzaien eta bost lan aipatu zituzten: Federico García Lorcaren La casa de Bernarda Alba, Arthur Millerren Death of a Salesman, Oscar Wilden Lady Windermere's fan, Pedro Muñoz Secaren La venganza de don Mendo eta José Sanchiz Sinisterraren íAy Carmela!. Azken biak denboraldi honetan ikusi ahal izango dira eta beste hirurak eskaintzeko asmoa dute, koprodukzioaren aukera baztertu gabe. Aipatzekoa da baita ere antzokiko Ikusle Eskola. Victor Iriarteren gidaritzapean, antzezlanak aztertzen dituzte ikusleek taldean.


Objektua artean

Marcel Duchampek 1917an pixatoki bat Iturria izenpean New Yorkeko Grand Central galeriak antolatutako lehiaketa batean aurkeztu zuenetik, askok erabili izan dituzte eguneroko objektuak, arruntak, artelanak egiteko. Bere horretan aurkeztu izan dituzte batzuek eta eraldatuta beste batzuek. Gasteizko Artium museoak zabaldu duen Gauzen egoera. Objektua artean 1960tik gaur egunera arte erakusketan horietako batzuk bildu ditu. Frantziako mamazazpi eskualdetako arte funtsetako lanekin osatu duten erakusketa maiatzaren 22a bitartean bisitatu ahal izango da.


Modorrra hirugarrengoz

moda diseinatzaile gazteentzako erakusleihoa da Modorrra jaialdia. Hirugarren aldia du aurten eta martxoaren 5ean eta 6an egingo da Bilbon, Suelen.org promotorak antolatuta. Bi sari emango dituzte aurten: diseinatzaile berri onenari bata eta modelo ez profesional onenari bestea. Informazio gehiago nahi izanez gero, begiratu www.modorrra.org.


Beethoven 62 kontzertutan

musika klasikoa hedatzea eta sustatzea du xede Musika-Música jaialdiak. Aurten Beethovenen lana zabaldu nahi dute Bilbon martxoaren 4tik 6ra egingo den jaialdian. Guztira, 62 kontzertu eskainiko dituzte Euskalduna jauregian eta Arriaga antzokian. Konpositore alemanaren sonatak, Bederatzigarren sinfonia... entzun ahal izango dira 4-7 euroren truke. Besteak beste, Varsoviako Sinfoniak, Das Neue orkestrak eta Bilbao Orkestra Sinfonikoak eskainiko dituzte kontzertuak.

* * * * * * * * * * * * * * * *

Sexmetraia film laburren lehiaketa antolatu du Arrasateko Udaleko Sexologia Zerbitzuak, sexualiteen erakusleiho izateko xedez. Edozein hizkuntzatan aurkez daitezke filmak. Hori bai, 2002tik aurrera ekoitzitakoak izan behar dute eta martxoaren 8rako eman behar da izena, nahiz eta ekainaren 28ra arte izango den berauek aurkezteko aukera. Bi sari emango dituzte: 1.500 eurokoa bata eta 600ekoa bestea. Informazio gehiago www.sexologiazerbitzua.com helbidean.

Sagarrondotik jaialdia antolatu du aurten ere Sagardoaren Kultura Sustatzeko Elkarteak. Martxoaren 4an eta 5ean talde andana izango da Hernanin: The Wailers, Kauta, Martires del Compas, Marea... Martxoaren 12an ekitaldirako propio sortu duten koreografia ûJon Maiak eginaû eta ikuskizuna ûbertsolari, dantzari eta kantariek parte hartuko duteû estreinatuko dute Oialumen (Astigarraga). Apirilaren 16an Benito Lertxundik kantaldia eskainiko du Hernanin. Gehiago ere izango da: herri kirol lehiak, sagardo dastaketak...

Taldekako bertso lehiak. Otsailaren 22an abiatu zen XIII. Bertsolari Gazteen BBK Sariketa. Bizkaiko sei eskualdetako taldeak ari dira lehian, bi mailatan: 18 urte artekoa eta 19-24 bitartekoa. Finala martxoaren 12an izango da Bilbon. Gipuzkoan ere martxan da GR-5 bertso liga. Otsailaren erdialdetik lehian ari dira Lasarte, Hernani, Orio, Oiartzun eta Errenteriako taldeak. Maiatzaren 7an eta 8an amaituko da norgehiagoka. Ikusleen iritzia kontuan hartuko da aurten lehenengoz.


Gonzalo Centeno Barakaldo Antzokiko zuzendariak adierazpenok egin zizkion Artezi: «Ikusle talde jakinei zuzendutako ikuskizunak falta zaizkigu. Haur antzerkiko produkzioa duina da, baina badakigu badagoela iristen ez garen adin tarte bat, 16tik 30era bitartekoa».

Jose Luis Ramos Gasteizko Euskal Zinemaren Asteko zuzendariak Diario de Noticias de Alavari: «Uste dut euskal zinemari ez zaiola ia ezer falta; agian hutsune txiki bat du gidoilariei dagokienez (...) Zinema ez dago krisian; hainbeste film egiten direnean, seinale norbait dirua irabazten ari dela».

Pello Esnal idazle eta irakasleak Deiari esanak: «Haur eta gazte literaturak jolas egiteko aukera eskaini behar die haur eta gazteei, baina baita gauza sakonagoetara jotzeko bidea ireki ere. Jostalaria izatea ez da txorakeriak esatea».

Iñaki Murua Berrian Bertsozale Elkarteko lehendakari izendatu berritan: «Kulturaren mundua dinamizatzen ari garen elkarteok eta erakundeok ez dugu elkarren berri handirik, eta uste dut, aurrera begira, komeni dela elkar hobeto ezagutzea eta ikustea zertan lagun diezaiokegun elkarri, zer sinergia baliagarri izan ditzakegun».


EHUk (Euskal Herriko Unibertsitateak) 25 urte bete ditu. EAEko unibertsitatearen irudia sustatzeko DVD bat plazaratu du erakundeak. Santiago de Pablo eta Koro Rubio irakasleak erakundearen historiaren gaineko liburua prestatzen ari dira.

M.A.K. (Mikrofon Addikt Klan) talde ziburutarrak estraineko diskoa karrikaratu du Metak diskoetxearekin: Suari darion kea. Hip- hopa frantsesez, katalanez, euskaraz eta gaztelaniaz jorratzen duen taldeak hamabost kanta bildu ditu.

Agerre Teatroak Eujenia ardiaren bidaiak haur antzezlana estreinatu berri du. Ardi bidaiari baten eta marrazkilari baten arteko harremanaz dihardu lanak.

Arriola antzokiak (Elorrio) disko-liburua argitaratu berri du, Arriolako Jazz-Blues Jaialdiaren hamabosgarren urtea ospatzeko; Arriola Jazz Blues 15 Urte.

Arantxa Iturbe eta Agurtzane Intxaurraga (Ixa), Ramon Agirre eta Joserra Senperena ( Zazpi gezur txiki) eta Patxo Telleria (Sonata segundu batean... eta piku) dira Max sarietarako finalistak euskarazko egileen atalari dagokionez. Sariok martxoaren 14an banatuko dira Guadalajaran.

Itxaro Bordak lan berria argitaratuko du hilabete honetan: Zeruetako erresuma (Susa). XX. mendeko historia kontatzen du Bordak liburuan, fikziozko hainbat pertsonaiaren istorioen bidez.

hemeroteka

1981. zenbakia | 2005-02-27
1980. zenbakia | 2005-02-20

© Sareko Argia

Helbidea:
Industrialdea, 15 · 20160 Lasarte-Oria (Gipuzkoa)
· Tlf:
943 371 545
/ Faxa:
943 373 403
Lege Oharra RSS sindikazioa

Edukin nagusira joan

Menu nagusira joan