Josu Chueca
Orain dela 25 urte aukeratu zen lehenengo aldiz Eusko Legebiltzarra. Gaurko egunez, orain 25 urte kanpaina abian zen. 1980ko martxoaren 9rako zeuden deituta Gipuzkoa, Bizkaia eta Arabako biztanleak euskal parlamentua izango zena hautatzera. Kanpaina otsailaren 15ean ofizialki hasi bazen ere, partidu politikoak aurretik ari ziren lan horretan, gaur egun gertatzen den gisan. Ez dira data berberak, ezta egoera bera ere. Baina orduan bezala aukeratuko dugu aurten apirilaren 17an legebiltzarra. Orduko hartan amnistia, autodeterminazioa, Nafarroa, Espainiarekiko harremana, lana... izan ziren kanpainaren ardatz. Bitartekoak, ordea, igarotako urteen lekuko dira: 1980an hiru astetan 300 mitin inguru egin zituzten alderdiek, kartelak itsatsi zituzten nonahi, festa giroko ekitaldiak ugaritu ziren... Alianza Popularrek abioneta eta guzti erabili zuen bere leloa zabaltzeko. Aurtengo kanpaina hastear dela, orain 25 urtetako oroitzapenetan murgilduko gara.
guztia irakurri