Edukin nagusira joan

Menu nagusira joan

Argia astekaria webgunearen hasiera

Sareko Argia-ren logotipoa
Azken Eguneraketa:
2008-10-07 16:31:31
Argiako harpidetzari buruzko informazioa
harpidedunen guneko logoa
bilaketa

Nabigazio menua

laguntzaileak
Aire aire Eusko Jaurlaritza

2005-02-27 -- 1981.zenb

Osasuna: Urtero 1.000 biriketako minbizi diagnostikatzen dira EAEn

Jabier Agirre


Eusko Jaurlaritzako Osasun sailburu Gabriel Inclan-ek adierazi bezala, urtero mila biriketako minbizi kasu inguru diagnostikatzen dira Euskal Autonomia Erkidegoan. Biriketako Minbiziaren Espainiako Taldeak Bilbon egin zuen sinposioan eman zuen datu hori Inclanek, gaitza lehen mailako osasun-arazo definituz, kopuruagatik, heriotza-tasengatik, erabili behar diren baliabide ekonomiko nahiz sanitarioengatik, eta kasu bakoitzak duen garrantzia pertsonal, familiar eta laboral izugarriarengatik.
Sinposioan emandako datuen arabera, 2000. urtean 18.000 biriketako minbizi kasu izan ziren, eta heriotza-tasa 17.000 pertsonakoa izan zen. EAEn, esan bezala, 1.000 kasu diagnostikatzen dira, batez beste, urtero. Baina kasu horietan agerian utzi beharra dago tabakoaren garrantzia, berau baita biriketako minbiziaren erikortasunaren eta hilkortasunaren eragile nagusia, eta hori gutxi balitz, baita kardiopatia koronario guztien %30aren erantzule zuzena ere.
Tabakoa faktore kausal erabakigarria da aho-barrunbeko, laringeko eta biriketako tumoreetan, arrazoi sortzaile nagusia, lehen esan bezala, baina beste hainbat tumore gaiztorekin ere ûhala nola hestegorri, maskuri eta giltzurrunetakoekinû lotura zuzena daukala frogatu dute ikertzaileek.
Horrexegatik, Inclanek argi utzi zuen "kontsumoaren aurrean, tabakoari erabat uko egitea beste neurririk ezin dela onartu", eta tabakoaren erabilera kontrolatzeko erakunde desberdinek ûadministratibo, politiko nahiz sanitarioekû hartutako neurriak erabat justifikatuak daudela gehitu zuen. Adibide gisa, zera azaldu zuen: heziketarako martxan jarritako ekimenei esker eta Lehen Mailako Arretan egindako jardun medikoei esker 1997. urtean %29 erretzaileak ziren bitartean, 2002. urtean pertsona horien kopurua %26ra jaistea lortu dela.

Erantzunak

Erantzunik ez dago.

Izartxoaz (*) markaturiko datuak derrigorrez bete beharrekoak dira.

Albiste honi erantzun

Albiste honi erantzun

© Sareko Argia

Helbidea:
Industrialdea, 15 · 20160 Lasarte-Oria (Gipuzkoa)
· Tlf:
943 371 545
/ Faxa:
943 373 403
Lege Oharra RSS sindikazioa

Edukin nagusira joan

Menu nagusira joan