Edukin nagusira joan

Menu nagusira joan

Argia astekaria webgunearen hasiera

Sareko Argia-ren logotipoa
Azken Eguneraketa:
2008-08-28 16:11:48
Argiako harpidetzari buruzko informazioa
harpidedunen guneko logoa
bilaketa

Nabigazio menua

laguntzaileak
Aire aire Eusko Jaurlaritza

2005-02-27 -- 1981.zenb

Makina bat kontu

Joxerra Aizpurua


Hermes babestuta

Greziako Olinpiako Museo Arkeologikoan 2.000 urte baino gehiago duen Hermes estatua ospetsuari lurrikaren aurkako babesak jarri dizkiote.
Hermes estatua Praxiteles eskultoreak marmolez egin zuen eta 2 metro inguru neurtzen du. Bere balioa kalkulaezina da eta horregatik artelanak zaintzeko gero eta interes handiagoa dago. Museo osoa zaintzea bideraezina denez, elementu bakanak nola zaindu aztertzen ari dira.
Kasu honetan Buffaloko unibertsitateko Michael Constantinou eta Andrew Wittaker ikerlariak eta Atenasko unibertsitate teknikoko Vlassis Koumousis ikerlariak elkarrekin lan egin dute Hermes estatuarentzat isolamendu sistema analizatzeko eta garatzeko. Garatutako sistema Greziako kultura ministerioari eskainiko zaio beste estatua batzuekin erabiltzeko.
Garatutako sistemaren oinarria pendulu eran higitzea ahalbidetzen duen plataforma da. Honek sistema balantzaka aritzea ahalbidetzen du eta Richter eskalan 8 gradu arteko lurrikarak jasatea ere bai. Sistema hau Hermesen azpian kokatutako porlanezko oinarri batean antolatu da.
Teknologia hau San Frantziskoko nazioarteko aireportuan, Errusian gasa ateratzeko hainbat plataformatan eta Istanbuleko aireportuan frogatu da ez bakarrik arte-lanetan, baita egitura bakanetan ere. Lortutako emaitzak oso onak izan dira.


Aire purua plasmako teknologiarekin

Unibertsoan arruntena den materia, hots, plasma, aire purua lortzeko erabiltzen ari dira Pacific Northwest National Laboratoryko ikerlariak. Hasieran helburu militarrak zituen ikerketaren emaitzak merkaturatzeko asmoa dago laster.
Sistema atake biologiko edo kimiko batetik soldaduak babesteko pentsatu zuen AEBetako Defentsa Departamentuak, baina Hybrid Plasma Filtration System (HPFS) deitzen den sistema merkaturagarri izan daiteke laster batean. Une honetan sistema garatu duen laborategiak sistema trinko bat baino ez du eratu, baina asmoa egon badago eraikuntza osoak edo abioiak, adibidez, babesteko sistema handiak garatzeko.
HPFSren garapenean ingeniari nagusia den Ken Rappe-k garbi agertu du, sistema honen garapena munduan egiten ari diren ekintza bortitzen ildotik datorrela. Sistema honen ezaugarri nagusia iragazki arruntak ez erabiltzean datza, hauen ordez plasma erabiltzen baita eta honek iragazki guztietatik igaroko liratekeen aire-poluitzaileak deusezten ditu. Gainera, plasmaren bizi erabilgarria iragazkiena baino handiagoa izateaz gain askoz ere erabilgarriagoa da.
HPFS gai da 1995ean Tokioko metroko atentatuan erabilitako sarin gasa, adibidez, deusezteko eta edozein poluitzaile aire garbi bihurtzeko ere bai.

Erantzunak

Erantzunik ez dago.

Izartxoaz (*) markaturiko datuak derrigorrez bete beharrekoak dira.

Albiste honi erantzun

Albiste honi erantzun

© Sareko Argia

Helbidea:
Industrialdea, 15 · 20160 Lasarte-Oria (Gipuzkoa)
· Tlf:
943 371 545
/ Faxa:
943 373 403
Lege Oharra RSS sindikazioa

Edukin nagusira joan

Menu nagusira joan