Astekaria

 Hiruko Txikian 

Zuhurtziaz

Joxemari Ostolaza

Joxemari Ostolaza


1980. alea
2005-02-20
alde 0    kontra 0

Jokatzen jakin zuen bere garaian. Bere izeneko plana ere aurrera eraman zuen. Ardantza. Jose Antonio. Zuhurra oso. Eta denborak ematen dion askatasunaz mintzatu zaio kazetariari lasaiki. Euskal presoak dispertsatze orduan, EAJko kideen seme presoek, berek eskatuta ekin ziola ekimen hari. Milesker. Mujika Herzog izan zuen ezinbesteko aliatu. Bagenekien. Ez zuten publikoki aitortu nahiz eta publikoa izan. Boterearen morrontzak, maisuek ostiak banatzean ostiatuen onurarako zirela esaten zigutenean bezalaxe. Ez du erabaki haren ondorio latzez deus aipatu. Senideen laguntzaz bere guraso presoak bisita ditzan, hamabostero bi mila kilometro egin behar izaten dituen haurraren ibilera ezgizatiar dramatikoaz fitsik ez. Ez daki. Ez da bere arazoa. Bere alderdikideena ere ez nonbait. Euskal presoak ez baititu herrikide, ez zegokion bere aginpideari sobra ere. Orain, bere alderdiak euskalerrira ditzaten eskatzen du ahopeka. Bere kontrolpean dituen hedabideetan nekez ditu aipatzen, eta zakurki gehienetan isiltzen ditu haien aldeko mezuak. Zuhur eta zakur errimak isilaraziak izan direla susmoa dut ETBn. Oiartzungo bertso saio arrakastatsua lekuko. Ez ditut Hitzetik Hortzeran entzun. Harrigarria. Denak mutu.

Lagun bati bidali

Izartxoaz (*) markaturiko datuak derrigorrez bete beharrekoak dira.
 
Zure izena* Zure Eposta*
 
Lagunaren izena* Lagunaren Eposta*
 
 

Iruzkina idatzi

Izartxoaz (*) markaturiko datuak derrigorrez bete beharrekoak dira.
 
Izena* Eposta*
 
Beste norbaitek segidan idazten badu, abisua jaso nahi dut
 

Idatzi segurtasun kodea:
azala  
azala1979
 
azala1978

1980 zenbakia.
2005ko otsailaren 20a


   

Babeslea

Irizarren webgunera joan
Argia.com

© 2008-2011 Argia.com - Komunikazio Biziagoa

Industrialdea, 15 · 20160 Lasarte-Oria (Gipuzkoa)
Tlf: 943 371 545 - 943 373 403

Laguntzaileak
Eusko JaurlaritzaGipuzkoako Foru Aldundia