Edukin nagusira joan

Menu nagusira joan

Argia astekaria webgunearen hasiera

Sareko Argia-ren logotipoa
Azken Eguneraketa:
2008-10-14 09:19:54
Argiako harpidetzari buruzko informazioa
harpidedunen guneko logoa
bilaketa

Nabigazio menua

laguntzaileak
Aire aire Eusko Jaurlaritza

2005-02-20 -- 1980.zenb

Osasuna: IHESaren birusak erasandakoen erdia baino gehiago emakumeak dira

Jabier Agirre


Mundu osoan HIESaren birusak erasandako pertsonak ia 40 milioiraino iristen dira, Nazio Batuek HIESaren inguruan martxan jarritako programak emandako datuen arabera. Zifrak ikaragarri igo dira, hirugarren mundua esaten zaion lurraldeetan batez ere, eta sexuen araberako banaketan alde handiak daude lurralde batetik bestera.
Horrela, gizarte garatuetan HIESaren epidemia gizonezkoen kontua da gehienbat. Espainian, adibidez, 2.190 kasu berri diagnostikatu ziren 2003. urtean, aurreko urtean baino %5,2 gutxiago, eta atzemandako kasu horietatik, %80 gizonezkoak ziren. Afrikan edo Asian, ordea, emakumeak askoz ere joera handiagoa du gaitza harrapatzeko, hainbat arrazoi direla medio, eta Afrikan, esate baterako, gaixotasunak emakumezkoen %60 erasaten ditu.
ONUSIDA izeneko erakundeak jendaurrean aurkeztu zuen urteko txostena, eta bertan azaltzen denez, GIBk, alegia giza inmunoeskasiaren birusak erasandako pertsonen kopuruak gora egin du mundu osoan, baina Asian, Afrikan eta Ekialdeko Europan batez ere.
Faktore biologikoen eraginez, emakumeak bi-hiru aldiz probabilitate gehiago ditu gizonezkoak baino HIESa harrapatzeko. Eraso sexualak, gizonarekiko menpetasun emozional eta ekonomikoa, eta kondoia erabili edo ez erabakitzeko orduan duen "gutxiegitasunezko jarrera" dira, txostenaren arabera, gaitza emakumezkoen artean hainbeste ugaltzearen arrazoi nagusiak.
Adituek zera eskatu zioten eliza katolikoari, ez zezala jarri zalantzan preserbatibo edo jagongailuek HIESaren kutsapena saihesteko duten eraginkortasuna, eta bere gaitzespenak moralaren eremura soilik murriztea. ONUSIDAren ordezkariek posibletzat jo zuten osasun-erakundeen eta elizaren arteko lankidetza-jarduerak behar bezala mugatzea. Prebentzioaz arduratuko lirateke sanitarioak ûkondoiak eta xiringak banatuz biztanleeiû, eliza gaixoen harreraz eta zaintzaz arduratuko litzatekeen bitartean.

Erantzunak

Erantzunik ez dago.

Izartxoaz (*) markaturiko datuak derrigorrez bete beharrekoak dira.

Albiste honi erantzun

Albiste honi erantzun

© Sareko Argia

Helbidea:
Industrialdea, 15 · 20160 Lasarte-Oria (Gipuzkoa)
· Tlf:
943 371 545
/ Faxa:
943 373 403
Lege Oharra RSS sindikazioa

Edukin nagusira joan

Menu nagusira joan