Edukin nagusira joan

Menu nagusira joan

Argia astekaria webgunearen hasiera

Sareko Argia-ren logotipoa
Azken Eguneraketa:
2008-10-07 09:39:43
Argiako harpidetzari buruzko informazioa
harpidedunen guneko logoa
bilaketa

Nabigazio menua

laguntzaileak
Aire aire Eusko Jaurlaritza

2005-02-20 -- 1980.zenb

Luis Mari Mujika: «Hamabost urteren buruan egin ditudan bidaiak daude jasoak»

Pilar Iparragirre

Noiz ekin zenion zure bildumako ibilaldiari?

Uste dut 1986a izan zela. Nere kuttunena dudan Euskal Herriko tartearekin hasi nintzen, Nafarroaren tentu animiko bat eginez. Eta ildo hartatik atera dira beste lau aleak, non eta askotan nahasten diren aldarte animikoak eta deskriptiboak pasadizoekin eta elkarrizketa anitzekin ere bai.

Zer du Mundu zabalean honek berezirik?
Honen originaltasuna da oraingoan Euskal Herria ez dudala ukitzen, hemendik kanpo gutxi gora behera hamabost urteren buruan egin ditudan bidaiak daude hemen jasoak, nahiz eta, Italiakoan konkretuki, bertan egon nintzen lau urteen emaitza eman dudan. 1962 aldean izan zen hori. Hango Castelgandolfon pasatzen genituen guk oporrak estudiante bezala, eta han eginikoak dira 1963an argitaratu zen Bide giroak lehenengo poema liburuan agertzen diren olerkiak. Nolanahi ere, nire azken liburu honen lehenengo partean Gaztelan sartzen naiz, Burgostik barrena. Gaztela beti maite izan dut, euskalduna izanik ere: bere eremuen soiltasun hori, akaso gurea bere berdetasunean paisaje luxuriosoagoa delako; horrek ez dit niri inolaz ere kentzen hango paisajea eta hango jendeak ere maitatzea euskaldun unibertsal bezala. Baina Galizia, Kantabria, Aragoi eta Katalunia aldeko guneak ere ukitzen ditut.

Pirinioetatik haratagoko hainbat herrira ere bazoaz...
Noski. Hor dira, Italiako pausaldiaz gain, 1970. urtean Frantzian egon nintzenekoa, eta baita geroago hegoaldetik egindako ibilaldia ere; eta Austrian Schönbrunn jauregiak egin zidan zirrara...

Erantzunak

Erantzunik ez dago.

Izartxoaz (*) markaturiko datuak derrigorrez bete beharrekoak dira.

Albiste honi erantzun

Albiste honi erantzun

© Sareko Argia

Helbidea:
Industrialdea, 15 · 20160 Lasarte-Oria (Gipuzkoa)
· Tlf:
943 371 545
/ Faxa:
943 373 403
Lege Oharra RSS sindikazioa

Edukin nagusira joan

Menu nagusira joan