Edukin nagusira joan

Menu nagusira joan

Argia astekaria webgunearen hasiera

Sareko Argia-ren logotipoa
Azken Eguneraketa:
2008-09-04 17:20:17
Argiako harpidetzari buruzko informazioa
harpidedunen guneko logoa
bilaketa

Nabigazio menua

laguntzaileak
Aire aire Eusko Jaurlaritza

2005-02-20 -- 1980.zenb

Landareak: Azpitarako akaramailua

Jakoba Errekondo


San Blasetako Abadiñon opil eta erroskilen anisaren usain artean behikunde latza, azken urteetako zabalena ikusteko aukera ederra izan genuen. Txarolesak, blondak, herri-behiak, alistana-sanabresa idiskoak eta idiak... ikuskizun polita merke asko Gerediaga auzoko Solozabal baserriaren atzekaldean. Usaina zela eta, erroskila dozenen paldo ziren gurbitz-adarretaz idaztea erabaki samartua nuenean, kristal zartatuz distiratutako adarrak, isatsa egina eta ilaje orraztua zuten zezenak eta mahatsondoarekin mozorroturiko baserriaren artean horra intsusadia!
Ona da intsusa (Sambucus nigra) ona. Bieito deitzen diote galegoek, bedeinkatua. Bonarbre katalanek, zuhaitz ona. Teutonek intxusaren aurrean txapela kendu beharra dagoela dion esaera bat dute. Europarrek mundu osora eraman zuten, Andeetako muturretaraino, hainbeste onura antzeman izan zaio intsusari... Gurea bezalako kultura atlantikoetan etxearen babesa bermatzen duen landarea da intsusa. Abadiñoko Solozabalen bezela makina bat etxe, etxeordeko, borda, eilor eta oilategitan ikusi daiteke. Areago... sendabelar erabilienetakoa da ûerredurak sendatzeko ukendurik ezagunena osatzen duû, moja-konbenturen batean garagardoa intsusaz gozatzen dute, bere adar hutsez jostailuak egiten dira, ukuiluko azpiak ateratzen direnean zapoak, sube gorriak eta arrabioak uxatzeko azpi berrien azpian intsusa adarrak jartzen dira, eta abar, eta abar... Hortik, jakina, intsusak adina izen duen landare gutxi: akamailu, akamelu, akaramailu, flot-arbola, intu, intxu, intusa, intsusa beltza, linsura, linsusa, litsusa, maus, plausta, plausta arra, sabiko, sabuka, sabukitze, saguka, sakuta, sakute, saliparda, San Juan lilia, sarets, sauka, sauko, sauku, sorgin-mahatsa, sugukitze, txikutxa, txotxika, txutxika, zaminka, zaminza, ziaurrea, ziorria, zuka-ziria.

Erantzunak

Erantzunik ez dago.

Izartxoaz (*) markaturiko datuak derrigorrez bete beharrekoak dira.

Albiste honi erantzun

Albiste honi erantzun

© Sareko Argia

Helbidea:
Industrialdea, 15 · 20160 Lasarte-Oria (Gipuzkoa)
· Tlf:
943 371 545
/ Faxa:
943 373 403
Lege Oharra RSS sindikazioa

Edukin nagusira joan

Menu nagusira joan