Edukin nagusira joan

Menu nagusira joan

Argia astekaria webgunearen hasiera

Sareko Argia-ren logotipoa
Azken Eguneraketa:
2008-09-04 17:20:17
Argiako harpidetzari buruzko informazioa
harpidedunen guneko logoa
bilaketa

Nabigazio menua

laguntzaileak
Aire aire Eusko Jaurlaritza

2005-02-13 -- 1979.zenb

Osasuna: Gipuzkoan 3.000 umek pairatzen dute antsietatea

Jabier Agirre

Antsietate-egoerak ez dituzte helduek soilik pairatzen. Ia 3.000 dira, horrelako arazoak dituzten ume gipuzkoarrak -%3 inguru-, Gipuzkoa Poliklinikako Haur eta Gazteen Psikiatriako Zerbitzuburua den Joaquin Fuentes Biggi doktorearen hitzetan. Pertsona heldu askok ondotxo gogoratzen du beren sintomak haurtzaroan hasi zirela, eta badira umeetan agertzen diren antsietate-modu bereziak.
Antsietateak, barne-hersturak, kanpoan gertatzen denaren interpretazioa nahasten duten sintoma fisikoak eragin ditzake, umeak normalean ez baitigu esaten ûaskotan ez dakielako nola esanû bere barruan zer gertatzen zaion. Eta hori jakinda ere, helduek sarritan gutxietsi egiten dugu gazteak bizi dezakeen ezinegona edo sufrimendua.
Hala ere, bereizi beharra dago antsietatea, eta umeetan ohikoak diren kezkak eta beldurrak. Asaldu mentalak arazo fisikoak eragiten ditu, edo umeari bizimodu normala egiten uzten ez dion eragin emozional negatiboa. Adibidez, angustiak jota dauden umeek neurririk gabeko estuasuna sentitzen dute lagun baten etxera lotara edo udalekuetara joateko proposatzen zaienean. Eta gehiegizko kezka horren eraginez uko egiten diete kanpora irteteko gonbidapenei, beren heldutasun sozialean aurrera egiteko aukerak galduz.
Beste batzuetan, ordea, antsietatea iraunkorra izan daiteke. Ume horiek kezka kronikoa dute, beren osasuna, segurtasuna edo eskolako errendimendua dela-eta, eta kezka hori ezin kontrola dezaketenez, tentsioan bizi dira, suminkorrak izan ohi dira edo ezin dute behar bezala kontzentratu.
Zorionez, "egunetik egunera hobeto ezagutzen ditugu asaldu horiek, eta egoera horiei aurre egiteko tresna nahikoak baditugu, psikoterapiakoak bezala baita farmakologiakoak ere", adierazi du Fuentes Biggi doktoreak. Kontua egoerak behar bezala identifikatzea da, arazo bezala hartzea ûez gutxiesteaû eta beharrezko laguntza bilatzea.

Erantzunak

Erantzunik ez dago.

Izartxoaz (*) markaturiko datuak derrigorrez bete beharrekoak dira.

Albiste honi erantzun

Albiste honi erantzun

© Sareko Argia

Helbidea:
Industrialdea, 15 · 20160 Lasarte-Oria (Gipuzkoa)
· Tlf:
943 371 545
/ Faxa:
943 373 403
Lege Oharra RSS sindikazioa

Edukin nagusira joan

Menu nagusira joan