Astekaria

 Hiruko Txikian 

Maizterra

Joxemari Ostolaza

Joxemari Ostolaza


1979. alea
2005-02-13
alde 0    kontra 0

Denak jabetza nahi. Auzotik paseatzen zuen bere maletatxoa. Etxez etxe ibiltzen zen alokairuen diru-agiriak banatzen sosaren truke. Hori zuen bere zeregin nagusia, arbasoen ondasunen kudeaketa zeritzona. Eta bertako aurrezki kutxan norbait genuen, jauna esaten zioten denek, errenkan jarrita beren txandaren zain zintzo egoten zirenak barne. Txanda-pasa egin zezan lekua egiten zioten, ez zuen eskertzen normala bailitzan. Ez zen sinpatikoa, ez zuen barre imintzio niminoena egiten. Bera jauna zen. Aspertzen zuen bere eginbeharrak. Inoiz norbaitek galdetu zion, modu onez, etxea erosteko asmoa bai zuenez, kontseilurik. Ez omen zuen merezi alokatu litekeena erosteak, jabetzak buruko min dezente omen zituen berarekin, maiztergoak ez bezala. Ez zion abantailarik aurkitzen ondasunak izateari. Areago, antzinako gogoak egungo gaitzak. Eta gogoa gaitza bilakatzen delarik, kasu, pertsonak erotu egiten dira eta ez-bizi batean murgildu. Izurritea. Demokrazia lehenetsi behar omen dugu naziotasuna baino. Eta alderantziz egiteak antzinako arbasoen gogoetara garamatza. Gaitza. Egungo izurriteak nazionalismoa du izena, ondasunak estatua eta demokrazia jabetza. Eta guk maizterrok oro nahi, gure maletatxoa paseatzeko besterik ez bada ere.

Lagun bati bidali

Izartxoaz (*) markaturiko datuak derrigorrez bete beharrekoak dira.
 
Zure izena* Zure Eposta*
 
Lagunaren izena* Lagunaren Eposta*
 
 

Iruzkina idatzi

Izartxoaz (*) markaturiko datuak derrigorrez bete beharrekoak dira.
 
Izena* Eposta*
 
Beste norbaitek segidan idazten badu, abisua jaso nahi dut
 

Idatzi segurtasun kodea:
azala  
azala1978
 
azala1977

1979 zenbakia.
2005ko otsailaren 13a


   

Babeslea

Irizarren webgunera joan
Argia.com

© 2008-2011 Argia.com - Komunikazio Biziagoa

Industrialdea, 15 · 20160 Lasarte-Oria (Gipuzkoa)
Tlf: 943 371 545 - 943 373 403

Laguntzaileak
Eusko JaurlaritzaGipuzkoako Foru Aldundia