Edukin nagusira joan

Menu nagusira joan

Argia astekaria webgunearen hasiera

Sareko Argia-ren logotipoa
Azken Eguneraketa:
2008-10-07 16:31:31
Argiako harpidetzari buruzko informazioa
harpidedunen guneko logoa
bilaketa

Nabigazio menua

laguntzaileak
Aire aire Eusko Jaurlaritza

2005-02-13 -- 1979.zenb

Izenak


Pablo Malok zuzendari berrientzako Goya saria jaso du Frío sol de invierno film luzeagatik. Javier Agirresarobe argazki zuzendari eibartarrak ere Goya saria eskuratu du Mar adentro filman egindako lanagatik.

Gaizka Sarasolak eta Xabier Erkiziak Ixuriak diskoa karrikaratu dute. Sarasolak hainbat tresna (txistua, txanbela...) jo ditu mendian grabatutako abestietan eta Erkiziak grabatutakoa elementu elektro-akustikoz aberastu du.

Josean Sagastizabal eta Modesto Arrieta nagusitu dira Donostia Hiria sarietan. Lehena antzerkian eta bigarrea ipuin atalean. Gaztelaniazko sariak Teresa Calok etaAntonio Ramirezek erdietsi dituzte.

Panta Rheik Alaia haurrentzako ikuskizun musikala estreinatu berri du. Galdera handiei eman die erantzuna taldeak, txotxongilo, aktore eta musikaren bidez.

Erramun Landaren olioe eta Edorta Jimenezen testuek osatutako Denbora ez distantzia erakusketa Eibarko Portalean bisitatu ahal izango dira otsailaren 20a arte.

Erantzunak

Erantzunik ez dago.

Izartxoaz (*) markaturiko datuak derrigorrez bete beharrekoak dira.

Albiste honi erantzun

Albiste honi erantzun

© Sareko Argia

Helbidea:
Industrialdea, 15 · 20160 Lasarte-Oria (Gipuzkoa)
· Tlf:
943 371 545
/ Faxa:
943 373 403
Lege Oharra RSS sindikazioa

Edukin nagusira joan

Menu nagusira joan