Edukin nagusira joan

Menu nagusira joan

Argia astekaria webgunearen hasiera

Sareko Argia-ren logotipoa
Azken Eguneraketa:
2008-08-28 16:11:48
Argiako harpidetzari buruzko informazioa
harpidedunen guneko logoa
bilaketa

Nabigazio menua

laguntzaileak
Aire aire Eusko Jaurlaritza

2005-02-13 -- 1979.zenb

Hitz bitan


Lierni Fresnedo antzezleak esanak Oarsoaldeko On hilabetekariari: «Egun egiten dugun antzerkia ez da batere iraultzailea, ez gara asko bustitzen. Aspaldi ez dut ikusi ezer esaten didan antzezlanik».

María José Olloqui Azkoiengo Kultura koordinatzaileak hitzok idatzi zituen Artezen: «Kulturak hausnarketa sortu behar du, ezarrita dagoena zalantzan jarri, sentikortasuna eta sentimenduak kitzikatu, sabelean korapiloak probokatu eta ilea tentetu. Barre erraza, musika dantzagarria, emakumeak.com, marketinak bedeinkatutako eta ezarritako taldeak oso ondo daude, baina denak du bere momentua eta lekua. Ezin gara ikusle kopuruekin edo ikusle/euro irizpideekin geratu».

Joxerra Garzia Nabarran: «Ez dut nik deus ere Ama begira zazu eta tankerakoen aurka, baina bai gure kultur jarduna horrelakoetara bakarrik mugatzearen kontra. Are gehiago bertan goxo egite hori gaur egungo egoera soziolinguistikoan, audientziaren euskara mailan eta gisako arrazoietan zuritu nahi izaten denean. (...) Biak behar ditugu: unean uneko egoeran plazera eskaintzeko moduko obrak eta plazer ematen duten obren literatur maila gero eta handiagoa izateko bidea egiteko balio dutenak».

Erantzunak

Erantzunik ez dago.

Izartxoaz (*) markaturiko datuak derrigorrez bete beharrekoak dira.

Albiste honi erantzun

Albiste honi erantzun

© Sareko Argia

Helbidea:
Industrialdea, 15 · 20160 Lasarte-Oria (Gipuzkoa)
· Tlf:
943 371 545
/ Faxa:
943 373 403
Lege Oharra RSS sindikazioa

Edukin nagusira joan

Menu nagusira joan