Edukin nagusira joan

Menu nagusira joan

Argia astekaria webgunearen hasiera

Sareko Argia-ren logotipoa
Azken Eguneraketa:
2008-10-07 09:39:43
Argiako harpidetzari buruzko informazioa
harpidedunen guneko logoa
bilaketa

Nabigazio menua

laguntzaileak
Aire aire Eusko Jaurlaritza

2005-02-13 -- 1979.zenb

Bahea


«Soberanismoak, ezezagun horrek, ez dauka nork idatziko dion. Quebeceko esperientziatik duela hamar urte jaso genuenok (Ollorak, Monterok, testu honen sinatzaileak...) gutxi azaldu dugu asko aipatzen den kontzeptu hau; hala ere, azken urteotan herrialdean praktikan jarri izan da. Ez da filosofia bat, baina bere sustraiak komunitarismoan sakontzen ditu; ękomunitateak subjektu gisa existitzen duela aipatzen da filosofia honetan, ez besterik, eta gizarteetan diren beste subjektu historiko batzuen aldamenean dagoela (gizabanakoa, herritarra, klasea, generoa edo espeziea)...». Ramón Zallo EHUko irakasleak soberanismoaz otsailaren 2ko El Correon idatzitako artikuluaren hasiera da honakoa. Bertan soberanismoaren gorazarre egiten da, eta kontzeptua nola ulertzen duen azaltzen du. Burujabetzari buruz horrenbeste hitz egiten den unean, burujatzaren sustraiak ikuspegi moderno batetik zertan diren hobeto ulertzeko artilu interesgarria da.

Nafarroa Baiko alderdiek eta IUk euskararen ofizialtasuna Nafarroa osora hedatzea eskatuko dute Nafarroako Legebiltzarrean. Horri buruz idatzi du Berriako kazetari Alberto Barandiaranek: «(...) Badirudi sozialistak txostena prestatzen ari direla, horregatik eskatu dutela atzerapena, baina arazoak daudela zuzendaritzan. Gai hauetarako adituak, Carlos Cristobalek, egungo dekretua bertan behera uztea proposatuko luke, eta, akaso, D eredua Nafarroa osora zabaltzea. Ez litzateke gutxi». (...)

Erantzunak

Erantzunik ez dago.

Izartxoaz (*) markaturiko datuak derrigorrez bete beharrekoak dira.

Albiste honi erantzun

Albiste honi erantzun

© Sareko Argia

Helbidea:
Industrialdea, 15 · 20160 Lasarte-Oria (Gipuzkoa)
· Tlf:
943 371 545
/ Faxa:
943 373 403
Lege Oharra RSS sindikazioa

Edukin nagusira joan

Menu nagusira joan