Edukin nagusira joan

Menu nagusira joan

Argia astekaria webgunearen hasiera

Sareko Argia-ren logotipoa
Azken Eguneraketa:
2008-10-07 16:31:31
Argiako harpidetzari buruzko informazioa
harpidedunen guneko logoa
bilaketa

Nabigazio menua

laguntzaileak
Aire aire Eusko Jaurlaritza

2005-02-13 -- 1979.zenb


Epaiketa surrealista

Surrealismorako tarte ugari izaten dira euskal politikan eta Haika eta Segiko kideen aurkako epaiketa da horietako bat. Lizarra-Garaziko prozesuaren ondoren, PPk gidatutako politika errepresiboaren ondorio da epaiketa hau. Guztira 39 gazte epaituko dituzte eta Haika eta Segikoak izateagatik ETAko kide edo kolaboratzaile izatea leporatzen zaie. Sei gaztek jadanik ia lau urte bete dituzte espetxean eta beste hamabostek hiru urte. Defentsa lanetan ari diren abokatuek auziaren ezaugarriek indefentsio erabatekoa dakartela salatu dute. Lau urte epaiketaren zain egon ondoren, Fiskaltzak urtarrilean kaleratu zituen űmilaka orrialdekoű zigor eskaerak, abokatuei bost eguneko epea emanez helegiteak aurkezteko. Surrealismoa borobiltzeko, asko dira auziperatuei elkartasuna adierazi dietenak, baina askoz gehiago oraindik halakoak ezagutu ez edo indiferentziaz jarraitzen dituztenak.


Batasunarik gabeko beste hauteskunde batzuk?

Denak adierazten du Batasuna ezingo dela ofizialki izan datorren apirilaren 17ko EAEko hauteskunde autonomikoetan. Azken hilabeteetan sarri aipatu da Batasuna edo honen ordezkoren bat aurkeztu ahal izatea balizko bake prozesu baten egoeraren neurgailu gisa erabiliko zela; beraz, eta gaurkoz ezagutzen diren datuekin, termometroak hotz handia erakusten du. PSOE eta Batasunaren artean izan diren harreman ofiziosoek ez bide dute langa hau gainditzeko adina eman. Ondorio larriena Eusko Legebiltzarraren legitimazio defizit garrantzitsua izango da, baina bizikidetza politikoan ere tentsioak gora egingo duela iragarri liteke. Oso zaila da jakitea hauteskundeak hiru aste aurreratzeak zer eragin duten Batasuna aurkeztu ahal izateko ala ez; horren zaila ez dena zera da, lehia politikoa gori-gori dagoela eta aktore bakoitzak dituen tresna guztiak erabiltzen dituela egoera eta denbora politikoak baldintzatzeko. Beraz, galdera airean da: nola eragingo luke zurrunbilo honetan ETAren su-eten batek?


Europako erreferenduma bigarren mailan geratu da

Europako Batasuneko agintari guztiak so izango dira Espainiara otsailaren 20an. Kezka nagusia ez da bai ala ez, bai izango baita (alderdi nagusienen jarrera ikusita Hego Euskal Herrian ere bai). Kezka nagusia abstentzio maila eta horrek dakarren legitimazio maila eskasa izango da, nahiz eta legitimazio hori ez den inondik inora zalantzan jartzen.


Gobernua zeu izan kanpaina

Ika euskaltegiek antolatu dute kanpaina hau. Nafarroako Gobernuak iaz euskaltegi nafarrentzako 528.000 euroko aurrekontua prestatu zuen eta 2005erako 180.000 eurokoa. Nafarroako Gobernuak egin ez duena gizarteari eskatzea erabaki dute IKAko arduradunek. Laguntzeko hiru modu zehaztu dituzte: 250 euroko babes txartelak erostea, nahi den diru kopurua ematea eta kanpainaren berri ematea. IKAk kanpaina bere kasa jarri du abian AEK-k aurten Korrika antolatuko duelako. 2006an, berriz ere Gobernuari elkarrekin egingo dizkiete eskakizunak.


EHEren Hizkuntza Eskubideen Eguna Oiartzunen

Iaz egin zuen lehen aldiz Euskal Herrian Euskaraz taldeak hizkuntza eskubideak eta ofizialtasuna aldarrikatzeko nazio mailako bilkura. Lesakak lekukoa Oiartzuni pasa dio eta apirilaren 10ean egingo dute Hizkuntza Eskubideen Eguna. Bestalde, justizia alorrean, hizkuntza eskubideak urratzen dizkigutenean, zein jarrera har dezakegun eta nolako ondorio juridiko eta ekonomikoak paira ditzakegun azaltzeko gida argitaratuko dute martxoaren amaiera aldera.


Katalana lotsarik gabe egiteko kanpaina

Dóna corda al catalá du izena Kataluniako Generalitateak katalana gehiago erabiltzeko prestatu duen kanpainak. Hiru mezu landu nahi dituzte: Hitz egin lotsarik gabe, Hitz egin askatasunez eta Hasteko, egin katalanez. Kanpainaren aurrekontua 3.195.000 eurokoa da eta urtean zehar lehiaketak, erakusketak, telebistako eta irratiko programak antolatuko dituzte. 1982az geroztik Kataluniako gizarte sektore guztientzat prestatutako lehenengo kanpaina da.


New Mexico Euskal Etxea abian da

Amerikako Estatu Batuetan ateak ireki ditu euskal etxeak. Behin-behineko arduradunak aukeratu dituzte eta presidente hautatu dute Internet zaleentzat ezaguna den Blas Uberuaga. Uberuaga www.buber.net guneko webmasterra da. New Mexico Euskal Etxearen behin-behineko webgunea berriz, hauxe da: www.buber.net/NMEE.

Daniel Udalaitz


EAEko enpresaburuen eta haien enpresen interes orokorrak eta komunak defendatzen dituen erakundea da Confebask, Euskal Herriko enpresaburuen konfederazioa. ADEGIk, Gipuzkoako patronalak, Bizkaiko CEBEK patronalak eta Arabako SEA patronalak, hots, gaur egun kide dituen erakundeek, 2003. urtean eratu zuten. Erakundearen helburu oinarrizkoak dira ekimen pribatua eta enpresa librea sustatzea, Euskal Herriko hiru lurralde historiko horietako enpresen lehiakortasuna bultzatzea eta EAEren garapen sozioekonomikoa. Enpresaburuen patronal horrek borondatezko partaideak dauzka. Jarduera-sektore orotako 13.000 enpresa pribatutik gora hartzen ditu eta eskubide osoko kidea da Espainiako Enpresaburuen Elkarteen Konfederazioan. Gaur egun, Roman Knörr da Confebaskeko lehendakaria. Erakundeak zazpi departamentu dauzka enpresen zerbitzura: ekonomiko fiskala, juridiko laborala, komunikaziokoa, formaziokoa, ingurumenekoa, nazioartekoa eta administratiboa. Ez dira nahasi behar Confebask eta Euskal Enpresaburuen Zirkulua (batik bat lobby industrial ideologikoa da), nahiz eta, azken erakunde horren barruan, Confebaskeko kideren batzuk badiren.


«Soberanismoak, ezezagun horrek, ez dauka nork idatziko dion. Quebeceko esperientziatik duela hamar urte jaso genuenok (Ollorak, Monterok, testu honen sinatzaileak...) gutxi azaldu dugu asko aipatzen den kontzeptu hau; hala ere, azken urteotan herrialdean praktikan jarri izan da. Ez da filosofia bat, baina bere sustraiak komunitarismoan sakontzen ditu; ćkomunitateak subjektu gisa existitzen duela aipatzen da filosofia honetan, ez besterik, eta gizarteetan diren beste subjektu historiko batzuen aldamenean dagoela (gizabanakoa, herritarra, klasea, generoa edo espeziea)...». Ramón Zallo EHUko irakasleak soberanismoaz otsailaren 2ko El Correon idatzitako artikuluaren hasiera da honakoa. Bertan soberanismoaren gorazarre egiten da, eta kontzeptua nola ulertzen duen azaltzen du. Burujabetzari buruz horrenbeste hitz egiten den unean, burujatzaren sustraiak ikuspegi moderno batetik zertan diren hobeto ulertzeko artilu interesgarria da.

Nafarroa Baiko alderdiek eta IUk euskararen ofizialtasuna Nafarroa osora hedatzea eskatuko dute Nafarroako Legebiltzarrean. Horri buruz idatzi du Berriako kazetari Alberto Barandiaranek: «(...) Badirudi sozialistak txostena prestatzen ari direla, horregatik eskatu dutela atzerapena, baina arazoak daudela zuzendaritzan. Gai hauetarako adituak, Carlos Cristobalek, egungo dekretua bertan behera uztea proposatuko luke, eta, akaso, D eredua Nafarroa osora zabaltzea. Ez litzateke gutxi». (...)

hemeroteka

1978. zenbakia | 2005-02-06
1977. zenbakia | 2005-01-30

© Sareko Argia

Helbidea:
Industrialdea, 15 · 20160 Lasarte-Oria (Gipuzkoa)
· Tlf:
943 371 545
/ Faxa:
943 373 403
Lege Oharra RSS sindikazioa

Edukin nagusira joan

Menu nagusira joan