Ainhoa Lendinez
Gipuzkoan, Deba Goienean dago Antzuola. Egun ospela aukeratu dugu bertan ibilbidea egiteko, behe-lainoak estalia dago Antzuola eta ingurua. Goizeko lehen orduetan ihintzaren hozkirria nabari da oraindik, esnatu gabe dago eguna. 2.000 biztanle inguru ditu Antzuolak, Deskarga mendatearen magalean, Bergara eta Zumarragak babesturiko herri txiki honek. Herriguneak lo dirudi, baina mendi-auzoetan, aspaldi esnatu dira zakur, katu eta basogizonak. Inauteri giroa sumatzen da, eta Ageda santuaren usainari segika egin dugu bidea.
guztia irakurri