Estitxu Eizagirre
Euskal Herriko 173 zuhaitz espezie bildu ditu Imanol Artola, Zumarragan bizi den Zegamako semeak. 15 urte egin ditu basozain Deba Garaian, eta zazpi urtez aritu zen enbor zatiak biltzen han-hemenka. 2002az geroztik Egurraren Interpretazio Zentroan daude ikusgai. Interpretazio zentroa Gipuzkoako Foru Aldundiak jarri zuen, basozainen ehungarren urteurrena ospatzeko.
Artolaren hasierako ideia, espezie berak ilargi bakoitzarekin moztuta zer alde egiten zuen aztertzeko bilduma egitea omen zen. Baina behin, Arrasaten, ezagutzen ez zuen espezie arraro bat aurkitu zuen erorita, utzitako baserri baten atarian. Baserriko nagusiak inguruak garbitu behar zituela eta, Cuningamia hura moto zerrarekin moztu, eta sutarako utzi behar zuten. Artolak gogoratzen duenez, «pena handia eman zidan, agian Gipuzkoan ez zela horrelako beste bat egongo pentsatuta, eta enbor haren zati bat gorde nuen. Eta pikatu egin nintzen. Harekin hasi, eta geratu gabe jarraitu nuen museoko 173 piezak osatu arte».
Museoan bereiz daitezke zuhaitzen azal, hosto, fruitu, usain eta hazi desberdinak, eta egurren erabilera anitzak. Bertako zuhaitzak -haritza, pagoa, urkia, altza, elorri zuria...- eta kanpotik etorritakoak -pinu intsinisa, erromatarrek ekarritako gaztainondoa, exotikoak...- ikus daitezke bertan.
Estitxu Eizagirre
EAEko basoen %80a jabegoz pribatua da, eta gehienek errentagarritasun finantzieroa bilatzen dute. Horrek dakar monolaborea, baso osoa pinu, pago edo eukaliptu izatea. Ordea, asfaltoa zabaltzen joan ahala, eta ingurumenarekiko larritasunak jota, gizarteak gero eta gehiago eskatzen ditu begia gozatzeko baso bariatuak. Batik bat gestioaz hitz egin dugu diru pribatua basogintzara bideratzen duen Basoa Fundazioarekin. Jose Ramon Olarieta injineruak ikuspegi kritikoa eskaini digu. Azkenik, basoen aniztasunaz ohartzeko sartu gara Zegamako Egur Interpretazio Zentroan.
guztia irakurri