Edukin nagusira joan

Menu nagusira joan

Argia astekaria webgunearen hasiera

Sareko Argia-ren logotipoa
Azken Eguneraketa:
2008-09-04 17:20:17
Argiako harpidetzari buruzko informazioa
harpidedunen guneko logoa
bilaketa

Nabigazio menua

laguntzaileak
Aire aire Eusko Jaurlaritza

2005-01-30 -- 1977.zenb

Zer da: EHN

Daniel Udalaitz


Empresa Hidroeléctrica de Navarra, EHN, Nafarroako konpainia da eta 1989an sortu zen sektore hidraulikoan aritzen den enpresa hau. 1993an, gogotik ekin zion energia eolikoaren aldeko apustuari, eta lehen konpainia eolikoa bihurtu da Espainiako Estatuan eta Europan, eta bigarrena munduan. Partaidetzaren %48 kapital publikoa da (%38 Nafarroaren garapenerako SODENA sozietate publikoarena eta %10 Caja Navarra entitatearena) eta %52 kapital pribatua (%37 Iberdrolarena eta %17 Cementos Portland konpainiarena). Gaur egun, 17 parke eoliko dauzka Nafarroan, zazpi kokalekutan. Guztira, 612 megawatt dauzka autorizatuak, eta horien parte handia instalatuta dago jada. EHNk energia berriztagarrien jarduerako arlo guztietako hogei bat sozietatetan du partaidetza hainbat eremutan, hala nola Katalunian, Valentzian eta, batik bat, Albaceten. Frantzian ere badu partaidetza, eta Italiara eta Europaren erdialdeko beste herrialde batzuetara hedatu nahi du, bai eta Amerikako Estatu Batuetara ere. EHNri beste bi enpresa gehitu behar zaizkio Nafarroan: DERNA (Desarrollo de Energías Renovables de Navarra), zeinen %50 baita EHNrena, eta Eólica Navarra, zeinek 2001ean beste bi parke inauguratu baitzituen Erriberako eskualdean, Iruñetik gertu. EHNk, beste sektore batzuetako enpresekin elkarlanean jardunez, aerogeneradorearen prototipo propioa diseinatu du, 1,3 megawattekoa.

Erantzunak

Erantzunik ez dago.

Izartxoaz (*) markaturiko datuak derrigorrez bete beharrekoak dira.

Albiste honi erantzun

Albiste honi erantzun

© Sareko Argia

Helbidea:
Industrialdea, 15 · 20160 Lasarte-Oria (Gipuzkoa)
· Tlf:
943 371 545
/ Faxa:
943 373 403
Lege Oharra RSS sindikazioa

Edukin nagusira joan

Menu nagusira joan