Edukin nagusira joan

Menu nagusira joan

Argia astekaria webgunearen hasiera

Sareko Argia-ren logotipoa
Azken Eguneraketa:
2008-11-21 09:36:32
harpidedunen guneko logoa
bilaketa

Nabigazio menua

laguntzaileak
Aire aire Eusko Jaurlaritza

2005-01-30 -- 1977.zenb

artikulu nagusira itzuli
Eskolak euskaldundu kanpaina: hizkuntz eredu sistema ezbaian

Iazko urrian Eskolak euskaldundu kanpaina abiarazi zuten irakaskuntzako eta euskalgintzako zenbait eragilek. Kanpainaren antolatzaileetako batek, Igor Arroyok, honelaxe azaldu digu haren zergatia: "Azken 30-40 urteetan euskaldun portzentajea ez da apenas igo Euskal Herrian. Orain 40 urte euskaldunak biztanleria osoaren %23 ziren, eta gaur egun %27 dira. Euskara normalizazioranzko bidean dagoela zabaldu nahi da, eta ez da hala. Ildo horretan, funtsezkoa deritzogu eskolaren zereginari, hark bermatu behar baitu euskal herritar guztiek euskara ezagutzea".



Arroyok emandako datuen arabera, gaur egun 0 eta 18 urte bitartean dauzkaten Euskal Herriko ikasleen %62 ez da euskaldunduko, edo ez eskolaren bitartez behintzat. Nafarroan, portzentaje hori %80koa da, eta Iparraldean %96koa. "A, B eta G ereduetan dabiltzan ikasleak dira", dio Arroyok. "B eredua ere hor sartu dugu, ikerketa guztiek argi utzi baitute ez duela euskalduntzen, A ereduak bezala. Areago, euskarak indar eskasa daukan zenbait eskualdetan, D ereduko ikasleek ere arazoak izaten dituzte hainbat arlotan euskaraz aritzeko".



Eskolak euskaldundu ekimena antolatu dutenek behar-beharrezkoa deritze aldaketa sakonak egiteari. Arroyok dioskunez, "ikasle guztiak euskaldundu ahal izateko eskolak zer ezaugarri behar lukeen definitu behar da, eta hori bai legez bai bitartekoz sustatu". Horrek gaur egungo eredu sistema desagertzea lekarke: "Ikasleak sailkatzeak ez du zentzurik. Helburuak guztientzat izan behar luke bera -alegia, euskararen ezagutza bermatzea-, beraz planteamenduak ere guztientzat bera izan behar du. Eta zein da euskara ezagutzea bermatzen duen sistema? Bada, eskola guztiak euskaraz ematea, orain D ereduan egiten den bezalaxe".


Erantzunak

Erantzunik ez dago.

Izartxoaz (*) markaturiko datuak derrigorrez bete beharrekoak dira.

Albiste honi erantzun

Albiste honi erantzun

© ARGIA.com

Helbidea:
Industrialdea, 15 · 20160 Lasarte-Oria (Gipuzkoa)
· Tlf:
943 371 545
/ Faxa:
943 373 403
Lege Oharra RSS sindikazioa

Edukin nagusira joan

Menu nagusira joan