Astekaria

 Azkena 

Dentsitatea

Aingeru Epaltza

Aingeru Epaltza


1977. alea
2005-01-30
alde 0    kontra 0

Aztia izateko hezten ari da. Badakizue, ikasgai aldrebes samarrak: oinarrizko sorginkeria eta ikusezintasuna, erratzaren mantentze lanak eta antzaldaketak, edabeak eta izaki miragarrien zerrendak. Eta ikasle saiatua denez, gaizkiari borrokatzen zaio. Gehienetan, arrakastaz. Honez gero jakinen du, ordea, haren hauts magikoek ez dutela beti onik egiten. Ez bederen guri. Ipurdi-bistan utzi baikaitu Harry Potterrek, Euskal Telebista bitarteko dela.

Datuak emanak dira, letra larrietan: 302.000 ikusle gaztelaniaz, 15.000 euskaraz. Gu hogei halako, haiek. Harrigarriena, harrituen kopurua. Aldea parekoa litzateke liburuen irakurketa edo prentsaren segimendua aztertuz gero: hauetan guztietan, gure bateko hogei, haiek, hemen, Euskal (?) Herrian. Haurretan bertzerik uste genuen, hori egia da. Baina gure haurrei fidatu behar diegu, gu konpontzeko gauza izan ez garenaren erantzukizuna?

Errua dentsitatearena omen. Fermin Etxegoienen Neurona eta zeurona irakurri genuenetik, badakigu hiztunen kantitateak hizkuntzaren kualitatea ûeta ulermenaû sorrarazten duela. Nolanahi ere, gure txikitasunaz negar pixka bat egin ondoan, ez legoke gaizki kontuak eskatzen hastea, sortu zenetik hogei urte iragan direnean, erdararen nonahikotasun telebisibo itogarriari futbolarekin, pilota partida etengabeekin, umorezko telesail mutuekin eta dantza sueltoko txapelketen erretransmisio zirraragarriekin erantzun nahi dion hedabideari.

Lagun bati bidali

Izartxoaz (*) markaturiko datuak derrigorrez bete beharrekoak dira.
 
Zure izena* Zure Eposta*
 
Lagunaren izena* Lagunaren Eposta*
 
 

Iruzkina idatzi

Izartxoaz (*) markaturiko datuak derrigorrez bete beharrekoak dira.
 
Izena* Eposta*
 
Beste norbaitek segidan idazten badu, abisua jaso nahi dut
 

Idatzi segurtasun kodea:
azala  
azala1976
 
azala1975

1977 zenbakia.
2005ko urtarrilaren 30a


   

Babeslea

Irizarren webgunera joan
Argia.com

© 2008-2011 Argia.com - Komunikazio Biziagoa

Industrialdea, 15 · 20160 Lasarte-Oria (Gipuzkoa)
Tlf: 943 371 545 - 943 373 403

Laguntzaileak
Eusko JaurlaritzaGipuzkoako Foru Aldundia