Iñaki Guridi
Denborak aurrera egin ahala aldatu ohi dira gizarteko baloreak, iritziak, legeak... Boterea bera aldatzen da, edo, botere hori betetzen dutenak aldatzen dira. Eliza ordea, ez da aldatu. Hori da behintzat azkenaldian Elizako zenbait ordezkarik egindako adierazpenek agertzen dutena. Alderdi sozialistak Espainiako gobernuan dagoenetik hainbat lege erreforma iragarri du. Eliza Katolikoaren doktrinak onartzen ez dituen gaien ingurukoak dira erreforma ugari. Horregatik, denbora igaro ahala gero eta handiagoa dirudi gizartea eta Eliza katolikoaren arteko aldeak. Elizan bertan, barrutik erakundearen aldaketa eskatzen duten ahotsak ere agertzen ari dira pixkanaka. Eliza Gara izeneko mugimendua da ahots horien adibideetako bat: Eliza barruan ikusten dituen hainbat jokaera kritikatzen ditu mugimendu honek, baina aldi berean mugimendu horren sortzaileek Elizaren barruan jarraitu nahi dute.
guztia irakurri