2005-01-23 -- 1976.zenb
Vianaren magalean, bazen aintzira natural bat. XVI. mendean, bertako bizilagun batek aginduta zulatzen hasi ziren, inguruko lurrak ureztatzeko urtegia sortzeko. Geroztik, gizakien erabileraren menpe egon da. Bertako ur eta lurrak, laborantza, ehiztarien topaleku eta eraikuntzarako helburu izan dira. 1987. urtean, garrantzi ekologikoaz oharturik, Natur Erreserba izendatu zuen Nafarroako Gobernuak. 1990ean, Hegaztientzako Babes Bereziko Eremuen sarean sartu zen. Handik sei urtera, Ramsar Hitzarmenaren arabera, nazioarteko garrantzia duten hezeguneen zerrendan sartu zuten, batez ere uretako hegaztien habitat moduan. Pitillaseko hezegunearekin batera, Nafarroako garrantzitsuenetakoa da.
guztia irakurri© Sareko Argia
Lege Oharra
RSS sindikazioa