Edukin nagusira joan

Menu nagusira joan

Argia astekaria webgunearen hasiera

Sareko Argia-ren logotipoa
Azken Eguneraketa:
2008-10-07 16:31:31
Argiako harpidetzari buruzko informazioa
harpidedunen guneko logoa
bilaketa

Nabigazio menua

laguntzaileak
Aire aire Eusko Jaurlaritza

2005-01-23 -- 1976.zenb

Izenak


Iñaki Goenaga Sistiya omendu dute ehun urte bete dituela-eta. Lauaxeta, Zaitegi eta Orixerekin ibilitako azpeitiarrak prentsan ûZeruko Argian, besteak beste, kronikak idatzi zituenû eta literaturan ûWilhem Tell ekarri zuen euskararaû lan andana egina da.

Cenlit argitaletxeak Jon Elordik koordinatutako Hitzen Kutxa. Euskal literaturaren aleak lana plazaratu du, euskarazko literatur testuak ezagutarazteko euren azterketan laguntzeko asmoz. Testu antologia aurretik argitaratutako Manual literaturazkoa eta Iruzkin garatuak osatzera dator.

Kandiko Urangak Bernardo Atxagaren Henry Bengoa inventarium taula gainera eramango du, atrila eta pantaila lagun dituela. Txalok ekoitzitako antzerki lana hilaren 21an ikusi ahal izango da estreinakoz Zumaian.

Pirineos Jazz Orchestrak otsailaren 19an Tam-Tam-etik Ton-Tom-era, jazzaren historia kontzertu pedagogikoa eskainiko du Donostian. Udazkenean bigarren diskoa grabatuko duela iragarri du.

Erantzunak

Erantzunik ez dago.

Izartxoaz (*) markaturiko datuak derrigorrez bete beharrekoak dira.

Albiste honi erantzun

Albiste honi erantzun

© Sareko Argia

Helbidea:
Industrialdea, 15 · 20160 Lasarte-Oria (Gipuzkoa)
· Tlf:
943 371 545
/ Faxa:
943 373 403
Lege Oharra RSS sindikazioa

Edukin nagusira joan

Menu nagusira joan