Astekaria

 Kultura 

Iban Zaldua: «Ipuin hauetan agertzen dudan umorea goibelagoa da, agian»

Irudia

Pilar Iparragirre


1976. alea
2005-01-23
alde 0    kontra 0

Zer daukazu esateko 'Itzalak' liburuari buruz?

Printzipioz, liburua bukatu ondoren eta azken zuzenketak eman ondoren, ez dauka jada zentzurik liburuari buruz hitz egiteak, baina, beno, hau da nire laugarren ipuin liburua euskaraz. Ipuin bilduma esan beharko genuke ûhori aldarrikatzen dut nikû. Ez dakit zergatik ipuin liburuak izan behar diren beti trinkoak eta erabat lotuta euren artean. Hemen badago hari bat kasu batzuetan, baina jatorri ezberdinetako ipuinak dira, eta nik aldarrikatzen dut ipuinak biltzea besterik gabe, irakurleak berak ematen dioen ordena eta zentzua baita hor inportanteena.

Nolakoak dira ipuin horiek?

Azkeneko hiru urte hauetan idatzitako hogeita hemezortzi ipuin dira. Batzuk han-hemenka argiratatuak izan dira, baina oro har aldatuta daude, eta gero, jakina, ipuin berriak ere badaude.

Liburuaren ezaugarri nagusia?

Agian goibeltasuna. Esan nahi dut ipuin hauetan agertzen dudan umorea goibelagoa dela, agian. Eta seguru asko horrek badauka zerikusirik azkeneko hiru urteetan gertatu zaizkidan gauzekin eta inguruan gertatu direnekin. Alde batetik, aita bihurtu naiz, eta aitatasunarekin beldurra ezagutu dut, lehenengo aldiz benetan. Eta gero, inguratzen gaituen egoera guztia ere badago: bai mundu mailakoa ûizan ditugun gerrak eta AEBetako kontuakû eta bai hemengoa, ematen baitu beti ari garela iraganean bizitzen, ez duela hemen ezerk aurrera egiten. Euskaldunon Egunkariaren itxiera bezalako gertakariek asko markatu naute.

Lagun bati bidali

Izartxoaz (*) markaturiko datuak derrigorrez bete beharrekoak dira.
 
Zure izena* Zure Eposta*
 
Lagunaren izena* Lagunaren Eposta*
 
 

Iruzkina idatzi

Izartxoaz (*) markaturiko datuak derrigorrez bete beharrekoak dira.
 
Izena* Eposta*
 
Beste norbaitek segidan idazten badu, abisua jaso nahi dut
 

Idatzi segurtasun kodea:
azala  
azala1975
 
azala1974

1976 zenbakia.
2005ko urtarrilaren 23a


   

Babeslea

Irizarren webgunera joan
Argia.com

© 2008-2011 Argia.com - Komunikazio Biziagoa

Industrialdea, 15 · 20160 Lasarte-Oria (Gipuzkoa)
Tlf: 943 371 545 - 943 373 403

Laguntzaileak
Eusko JaurlaritzaGipuzkoako Foru Aldundia